Emaitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macronen hautagaiak izan dira nagusi Ipar Euskal Herrian

Florence Lasserre zentrista eta Collete Capdevielle sozialista izango dira lehian ekainaren 18an egingo duten bigarren itzulian.
18:00 - 20:00
Macronen aldeko hautagaiak, Ipar Euskal Herrian ere bozkatuenak

Emmanuel Macronen alderdiak irabazi du Ipar Euskal Herrian hauteskunde legegileen lehen itzulia. Batetik, Florence Lasserre hautagaiak botoen % 37,11 eskuratu ditu; bestetik, Colette Capdeviellek botoen % 13,24 lortu ditu. Beraz, biak izango dira lehian bigarren itzulian, ekainaren 18an.

Lapurdiko kostaldean, Sylviane Alaux sozialistak ez du bigarren itzulirako sailkatzea lortu karguan jarraitzeko. Horrez gain, Vincent Bru Kanpo hiriko alkate zentrista kanpoan geratu da, baita Arostegi hautagai eskuindarra ere.

Barnealdeko emaitzari dagokionez, Macron alderdia nagusitu da. EH Bilduk eta Euzko Alderdi Jeltzaleak, bere aldetik, emaitzak hobetu dituzte.

Lasserre eta Capdevielle, aurrez aurre

Igande honetan, ekainak 18, egingo dute hauteskunde legegileen bigarren itzulia.

Lasserre zentristak berretsi duenez, Ipar Euskal Herria ordezkatu nahi du Parisen, Macronen programa Ipar Euskal Herrian ezartzeaz gain.

Capdevielle sozialistaren aburuz, "ordezkari indartsuak" behar dira, eta "ez kargu asko dituzten agintariak, iritziz maiz aldatzen direlako".

tzen direlako".

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Echeveste Elkarrekin Podemos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk eta PSE-EEk Gipuzkoako aurrekontuak aurrera aterako dituzte, Elkarrekin Podemosekin akordioa lortuta

Miren Echeveste alderdi moreak Gipuzkoako ganberan duen eledunak eman ditu akordioari buruzko xehetasunak, arratsaldean egin duen agerraldian. Azaldu duenez, 19 milioi euroko —aurrekontu osoaren % 1,4— balioa duten proposamenak txertatu dituzte aurrekontuen proiektuan. Horiekin, "zaharren egoitzetako langileen baldintzak hobetzea eta erabiltzaileen koordainketa errebisatzea" eta "garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorra sustatzea" lortu nahi dutela nabarmendu du, bereziki. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik bere "borrokarekin bat egiteko" deia egin die gazteei, "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoari" erantzuteko

Ernaik salatu du "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoa" bizi dela "mundu osoan, bai Espainiako eta Frantziako estatuetan, eta, ondorioz, baita Euskal Herrian ere". Azken asteotako "ekimen horiek bizi dugun egoera salatzea zuten helburu, baita zenbait ikurrek ordezkatzen duten proiektu atzerakoia salatzea ere", baina "batzuek bizi dugun egoeraren larritasunean fokua jarri baino, protesta batzuen izaeran jarri dute eztabaida, ekimen horien helburua erabat desitxuratuz", adierazi dute. 

Gehiago ikusi