Sanchezen zuzendaritza berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patxi Lopez eta Odon Elorza PSOEren zuzendaritza berrian izango dira

Lehendakari ohia Lurralde Politika idazkaria izango da, eta Elorzak Gardentasun eta Demokrazia Parte-hartzailea saila zuzenduko du. Santos Cerdan nafarra ere izango da zuzendaritza taldean.
Susana Diaz, Patxi Lopez et Pedro Sanchez. EFE
Lopez, Diazekin eta Sanchezekin batera, PSOEren primarioen eztabaidan. EFE

Patxi Lopez lehendakari sozialista, Odon Elorza Donostiako alkate ohi eta diputatu sozialista eta Santos Cerdan PSNko Antolakuntza idazkaria Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren zuzendaritza berrian izango dira.

Aurrerantzean, Patxi Lopez Lurralde Politikako idazkaria izango da. Lopezena iragarritako azken "fitxaketa" da; izan ere, denbora eskatu omen zion Sanchezi proposamena hausnartzeko.

Lopez Sanchezekin eta Susana Diazekin lehiatu zen PSOEko idazkari nagusi izateko, eta bozketa izan eta astebetera, Sanchezek bere zuzendaritzan sartzeko proposamena egin zion.

Bestalde, Odon Elorzak Gardentasun eta Demokrazia Parte-hartzailea Saila zuzenduko du. Donostiako alkate ohia Rajoyri ezetz esan zioten diputatuen taldekoa izan da eta hainbat hilabetez babesa eskaini dio Pedro Sanchezi.

Santos Cerdan Nafarroako sozialisten Antolakuntza idazkaria, berriz, zuzendaritza berriko Antolakuntza Saileko kide izango da. Cerdan izan zen, hain justu,  Pedro Sanchezen 57.369 abalak 26 kutxatan PSOEren Ferrazeko egoitzan entregatu zituena.

Lastra, idazkariorde nagusi, eta Abalos, Antolakuntza idazkari

PSOEren primarioetan Pedro Sanchezen kanpainako koordinatzaile izan zirenak, Adriana Lastra diputatu asturiarra eta Jose Luis Abalos valentziarra, PSOEren idazkariorde nagusi eta Antolakuntza idazkari izango dira, hurrenez hurren, gertuko iturriek jakitera eman dutenez.

Lastra eta Abalos Sanchezen konfiantza handiko pertsonak dira, eta PSOEren organigrama berriko postu garrantzitsuenetako bi izango dituzte, erabakimen handikoak.

Hala eta guztiz ere, izendapen horiek guztiak Batzorde Federalak berretsi beharko ditu datorren asteburuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X