‘PSOE berriarekin’ lan egiteko prest agertu da Nagua Alba
Nagua Alba Podemos-Ahal Duguren idazkari nagusia prest agertu da “PSOE berriarekin” lan egiteko, eta sozialistek orain arte emandako “urrats sinbolikoak egi bilakatzea” espero duela azpimarratu du, Sanchezek aipatutako “nazio anitzeko estatuari” edota CETA akordioari aipamen eginez.
Albak Hernanin egin ditu adierazpen horiek, bertan egun osoko jardunaldi berezia antolatu baitu Elkarrekin Podemosek. Alderdikide eta jarraitzaileei egindako lanaren berri eman diete, eta barne-antolakuntzaren inguruan ere hitz egin dute.
PSOEn izandako azken aldaketen harira, Pedro Sanchez sozialisten idazkari nagusi berriaren izendapenak eraginik izan duen galdetu diote kazetariek. Ildo horretatik, oraingoz irabazi duen alderdia zein den jakiteko itxaron behar dela esan du, bere aburuz, alderdi horren barruan bi jarrera baitaude: “Ciudadanosekin akordioa bilatu zuena, PPren antzeko programa politikoarekin, edo Sanchezen PSOE berria, benetan alternatiba izan nahi duela dirudiena”.
Hala, Podemos Euskadi “PSOE berriarekin jesartzeko, lan egiteko eta negoziatzeko” hor egongo dela azaldu du Albak, eta egungo egoera politikoa (Espainian eta Euskadin) “eutsiezina” dela ziurtatu du.
Euskadin, “askoz ere politika sozialagoak” garatu zezaketela esan du idazkari nagusiak. Halaber, jeltzaleek PPren politikak babestu eta bultzatzen dituztela kritikatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Arnaldo Otegik "heriotza-mehatxuak" jaso zituela salatu du Gasteizko epaitegi batean
Mehatxuak abenduan gertatu ziren, mezu elektroniko baten bidez, baina salaketa ez zen zabaldu. EH Bilduko idazkari nagusiak epaitegietan deklaratu ondoren filtratu da gaia.
Zupiriak "indar handienarekin" gaitzetsi ditu Otegik jasandako heriotza-mehatxuak
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ertzain-etxean salatutako heriotza-mehatxuei buruz galdetuta, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak deitoratu du horrelako gertaerak "gure elkarbizitza auzitan" jartzen duela.
Albiste izango dira: Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua, Gatazka Ekialde Hurbilean eta BBK Liven XX. urteurrenaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Espainiako Estatuko aire-espazioan sartzea galarazi diete Irango gerran parte hartzen ari diren hegazkinei
PPk "inprobisaziotzat" jo du erabakia, eta PSOEk, berriz, "neurri koherentea" dela esan du.
Aitor Esteban: "Harritu egin ninduen Korrikaren azken mezua Bilduren munduari oso lotuta dauden zazpi gaztek egin izanak"
EAJko EBBren presidenteak euskarak Administrazioan izango duen pisuaz akordio bat lortzea espero du, eta euskarari "segurtasun juridikoa" ematearen alde agertu da.
"Subiranotasunaren bidean beste jauzi bat" eskatuko dute EH Bilduk eta EH Baik Aberri Egunean
"Euskal Herriaren oraina eta etorkizuna erabakitzeko gaitasuna eta gure herriaren hitza errespetarazteko bermeak behar ditugu", nabarmendu dute bi alderdiek astelehen honetan Irunen egindako agerraldian.
Aitor Estebanen ustez, EAJren buru gisa egin duen urtea “positiboa” izan da, eta emakume eta gazte gehiagoren aldeko apustua egin du
Aitor Esteban EAJko EBBren presidenteak karguan bete berri duen lehen urtearen inguruko balantze "positiboa" egin du. Horrekin batera, aireportuen gaineko akordioa eta Euskadik horiek kudeatzeko duen gaitasuna defendatu ditu, eta kritikatu egin du PSE-EE aireportuak kudeatzeko neurriak murrizten saiatu izana.
"Fronte zabalak eraikitzea" eskatu du EH Bilduk, "ultraeskuinaren mehatxuaren aurrean"
Koalizio abertzaleak ohar bidez jakinarazi duenez, Sonia Jacinto Antolakuntza idazkaria eta Gorka Elejabarrieta Harreman Politikoetarako idazkaria Argentinara eta Uruguaira joan dira azken egunotan, eta hainbat ordezkari politiko, giza eskubideen aldeko erakunde eta euskal diasporako kiderekin bildu dira han.
Euskadik eta Espainiar Estatuak aldebiko batzorde bat sortuko dute aireportuen kudeaketan parte hartzeko
Aireportu-azpiegiturei buruzko akordioak bi administrazioen arteko lankidetza-organo bat abian jartzea aurreikusten du, indarrean dagoen eskumen-araudia errespetatuz, Euskadik erabaki estrategikoetan esku hartzeko aukera izan dezan.
Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko beharra azpimarratu du EH Batera herri ekimenak Lizarran
Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa ere aldarrikatu dituzte ekimeneko ordezkariek gaur Lizarran egin duten ekitaldian. Zehazki, gaur egun ez duen aitortza eta zabalpena emateko eskatu dute, "urrats txikia bezain eraginkorra" izango litzatekeela iritzita.