KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Katalunian ez dela erreferendumik izango berretsi du Rajoyk

Espainiako Gobernuak legea betearaziko duela ziurtatu du Espainiako presidenteak. 'Erantzuna neurrikoa eta proportzionala izango da', esan du.
Mariano Rajoy, gaur, Valentzian. EFE.
Mariano Rajoy, gaur, Valentzian. EFE.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Kataluniako independentistei esan die ez dutela lortuko "Espainiako demokrazia sutsitzea". Konstituzioa  errespetatzea espainiar guztien egitekoa dela azpimarratu du Rajoyk, eta urriaren 1ean Katalunian ez dela erreferendumik izango berretsi du.

Espainiako Gobernuak "legea betearaziko" duela ziurtatu du, "ahotsik altxatu gabe eta muturreko independentistek sortu nahi dute enfrentamendurik gabe". Erantzuna "neurrikoa eta proportzionala" izango dela esan du.

Ez dela galdeketarik egingo eta ez dela independentziarik egongo adierazi du Espainiako gobernuburuak. Gertatzen denaren arduraduna Carles Puigdemont Kataluniako presidentea bera izango dela azpimarratu du.

Valentzian egin ditu adierazpenok Rajoyk, PPko parlamentarioen batzarreko itxiera ekitaldian.

era ekitaldian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia mailak euskal gizarteak benetan eskain ditzakeenen gainetik daude"

Euskadiko PPko presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Bere ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik daudela".

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X