Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibon Iparragirre presoak bizi duen 'muturreko egoera' salatu du Etxeratek

Presoen senideen elkarteak adierazi duenez, gaixo larri dagoen presoak infekzio bat izateko arrisku handia du eta edozein infekziok heriotzara eraman lezake.
IBON IPARRAGIRRE MANIFESTAZIOA
Ibon Iparragirre presoa aske uztea eskatzeko egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EiTB

Etxerat presoen senideen elkarteak salatu duenez, Ibon Iparragirre larri gaixo dagoen preso ondarrutarraren egoera "muturrekoa" da. Haren esanetan, defentsa kopuru txikia du, hori dela eta, infekzio bat izateko arriskua handia du eta edozein infekziok bere heriotza eragin dezake.

Presoen senideen elkarteak emandako datuen arabera, pasa den irailean egin zioten azken analitikan 20 defentsa soilik antzeman zizkioten —Pertsona heldu osasuntsu batek 723 eta 1.124 defentsa artean izaten ditu—.

Egoera horren aurrean, preso ondarrutarraren askapena errazteko beren esku dagoen guztia egiteko eskatu die Etxeratek euskal erakundeei eta eragile politiko zein sozialei.

Bestalde, igande honetan elkarretaratze informatiboa deitu dute Ondarroan, 13:00etan.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X