Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juncker: 'Bitartekaritza ez da posible, alde bakarrak eskatu duelako'

Bestalde, Rajoyri egoerak “okerrera ez egiteko neurriak” hartzea “aspaldi” eskatu ziola jakitera eman du Europako Batzordeko presidenteak.
Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

Espainian oraingoz bitartekaritza ezinezkoa dela adierazi du gaur Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak, alde bakarrak soilik eskatu duelako.

Bestalde, Kataluniak independentzia lortuko balu, Europako beste eskualde batzuek gauza bera egingo luketela ziurtatu du Junckerrek. EBko ordezkariaren hitzetan, egoera horretan Batzordeak ezin du bitartekari izan, Europar Batasunean (EB) ?kaos handiagoa? sortuko lukeelako.

?Kataluniak independentzia lortzen baldin badu, beste batzuek gauza bera egingo lukete. Hori ez dut atsegin?, esan du politikariak Luxenburgoko Unibertsitatean.

?15 urte barru 90 herrialdek osatutako Europar Batasuna ez nuke nahi, ezinezkoa litzateke?, azpimarratu du Junckerrek.

Bitartekaritza bai, baina ?Estatu kideen artean?

Europar Batasunak bitartekari izateko asmorik ez duela berretsi du Batzordeko presidenteak, nahiz eta Generalitateak hala eskatu. Paper hori noizbait ?Estatu kideen arteko? negoziazioetan soilik hartu dutela nabarmendu du.

Gainera, Europaren bitartekaritza ?alde bakarrak soilik? eskatu duela gogorarazi du. Testuinguru honetan, ez bera, ezta Donald Tusk Europako Kontseiluaren presidentea ere, ezin direla bitartekari izan azaldu du.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari egoerak ?okerrera ez egiteko neurriak? hartzea ?aspaldi? eskatu ziola jakitera eman du Junckerrek.

Luxenburgoko ministro ohia ?kezkaturik? agertu da. Askok nortasun propio bat bilatzea beste batzuekin ?bateragarria ez? izatea pentsatzeak kezkatzen du Juncker.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La familia del histórico dirigente socialista asesinado por ETA Fernando Múgica ha celebrado un acto este sábado en el cementerio de Polloe de San Sebastián para conmemorar el 30 aniversario de su muerte. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"

ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea

EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La portavoz del PNV en el Congreso, Maribel Vaquero, ha hecho declaraciones a los medios de comunicación este sábado en San Sebastián sobre asuntos de actualidad política. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk

Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X