KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

155ari buruzko plenoa, ostegunean 10etatik aurrera Kataluniako Parlamentuan

Kataluniako Parlamentuak osoko bilkura monografikoa deitu du Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeko erabakiari erantzuteko.
PARLAMENT CATALUNA
Kataluniako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE

Kataluniako Parlamentuak osoko bilkura monografikoa deitu du ostegunerako, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeko erabakiari erantzuteko. Zehatz-mehatz esanda, 155. artikuluaren aplikazioaren balizko ondorioak aztertuko dituzte 10:00etan hasiko den plenoan.

Parlamentuak ohar bidez jakinarazi duenez, 10:00etan egingo da eztabaida orokorra. Dena den, ez du zehaztu talde politikoek aurkeztuko dituzten ebazpenen eztabaida noiz egingo den.

Kataluniako Parlamentuko iturriek Europa Press albiste agentziari azaldu diotenez, oraindik ez dute osoko bilkuraren gidoia (ordutegia) zehaztu. Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak ez du baieztatu oraindik Senatuan izango den eta, hori gertatuko balitz, bere agerraldia ostegun arratsaldean edota ostiral goizean egingo lukeen.

Gau-gaurkoz argi dagoena da Kataluniako Parlamentuko osoko bilkura ostegunerako, 10:00etan, deitu duela Carme Forcadell Parlamentuko presidenteak. Hala ere, oraingoz ez da argitu ebazpenen bozketa ostegunean edota ostiralean izango den.

Bozeramaileen Batzordeak astelehenean erabaki zuenez, eztabaida amaitzean talde bakoitzak hiru ebazpen aurkeztu ahal izango dituela. Ikusteko dago ea independentziarekin erlazionatutako testuren bat aurkezteko erabiliko duten JxSik eta CUPek.

xSik eta CUPek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X