ZERGA-ERREFORMA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alderdien erreakzioak EAJk, PSEk eta PPk zerga erreformari buruz lortutako akordioari

Jeltzaleek, sozialistek eta popularrek akordio ona dela uste dute; EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, ostera, kritikatu egin dute hiruko akordioa.
EAJ, PSE eta PPko ordezkariak Sabin Etxean egindako bilera batean.
EAJ, PSE eta PP Sabin Etxean egindako bilera batean. ETBren bideo batetik hartutako irudia.

Jeltzaleak, sozialistak eta popularrak pozik agertu dira EAJk, PSE-EEk eta PPk erreforma fiskala adostu ondoren. Idoia Mendiaren esanetan (PSE-EE), itunari esker erakunde guztietan onartuko dira Aurrekontuak; Iñaki Oyarzabalek, ostera, ez du uste akordioaren ondorioz PPk Arabako Aurrekontuak babestuko dituela ziurtatu daitekeenik. Mireia Zarate jeltzalearen arabera, litekeena da aste honetan bertan erakundeetako Aurrekontuak onartzeko akordioak lortzea, Arabakoak barne. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, berriz, kritikatu egin dute hiruko akordioa.

Miren Zarate EAJren EBBko idazkariaren iritziz, "akordio ona" da diru-sarrerak eta jendarte osoarentzako zerbitzu sozialak izatea bermatzen duelako, erakunde nagusiei (Eusko Jaurlaritzari eta Diputazioei) egonkortasun fiskala eta ekonomikoa emango dielako, eta EAJ, PSE-EE eta PPren artean konfiantzazko giroa izatea eta datorren urteetako Aurrekontuak onartzea erraztuko duelako. Gainera, aste honetan bertan erakundeetako Aurrekontuak adostea espero du, baita Araban ere.

Zarateren esanetan, erreforma fiskal honetan ez da Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zerga (PFEZ) aldatuko; beraz, aldaketak ez dio gehiengoari eragingo. Dena den, 2020an Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zerga berrikusteko konpromisoa erakutsi du.

Mendia pozik agertu da EAJren, PSE-EEren eta PPren artean lortutako adostasunagatik, horren esanetan, Euskadiren "egonkortasun instituzionala" sendotzen duelako eta zerbitzu publikoak mantentzeko adina diru biltzea ahalbidetzen duelako. Gainera, erreforma fiskalari buruzko akordioaren ondorioz, erakunde guztiek Aurrekontuak izango dituztela azaldu du, "negoziazioak paraleloan joan direlako".

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Mendiak azaldu duenez, erreforma fiskalak "oinarrizko helburua betetzen du, hots, Euskadik behar dituen zerbitzu publikoak mantentzeko adina diru biltzea, gehien dutenek gehiago ordainduz eta enpresek beren benetako irabazien arabera ordainduz". Hori dela eta, azken argazkia sozialisten gustukoa dela nabarmendu du.

Iñaki Oyarzabal Arabako PPko presidenteak ziurtatu duenez, erreforma fiskalari buruzko akordioak Arabako Aurrekontuak onartzeko giro egokia eragin du, baina oraindik ez dago PPren babesa ziurtatuta, "negoziatu" egin beharko da. Halaber, zerga erreformak Arabako herritarrentzat izango dituen onurak aipatu ditu: seme-alabak edo menpeko pertsonak dituzten edota etxebizitza duten eta 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi diren zergadunek kenkari handiagoak izango dituzte.

PPko buruzagia akordioarekin pozik agertu da, horren esanetan, Sozietate Zerga jaitsi behar zela ulertarazi dielako jeltzaleei eta sozialistei.

EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, oso kritiko

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiaren iritziz, EAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako erreforma fiskala "hondamendia" da, enpresariek gutxiago ordaintzea bakarrik lortuko delako. Otegik uste du litekeena dela sozialistak akordiora batzeko "xantaia ekonomikoa" egitea eta enpresa batzuek zergak Euskadin ordaintzeari uztearekin mehatxu egitea.

Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, "termino politikoetan" itun horrek "tristura" eragiten du bere koalizioaren baitan, besteak beste, beste aliantza bat posible zela sinesten zuelako. EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen arteko balizko akordioak autogobernuan sakontzea eta gizarte politika "aurrerakoiagoak" onartzea ahalbidetuko luke.

Elkarrekin Podemos ere koalizio abertzalearen ildo beretik mintzatu da. Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramailearen hitzetan, EAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako aurrekontu proiektuak izaera "atzerakoi eta antisoziala" du. Salatu duenez, EAJk patronala gustura utzi nahi du, eta sozialistek modu "lotsagarrian" onartu dute PPren dotrina.

EAJk eta PSE-EEk bide erraza aukeratu dutela kritikatu du, Aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza txikia duen alderdiarekin (PP) adosteagatik berriro.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La familia del histórico dirigente socialista asesinado por ETA Fernando Múgica ha celebrado un acto este sábado en el cementerio de Polloe de San Sebastián para conmemorar el 30 aniversario de su muerte. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"

ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea

EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La portavoz del PNV en el Congreso, Maribel Vaquero, ha hecho declaraciones a los medios de comunicación este sábado en San Sebastián sobre asuntos de actualidad política. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk

Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X