Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

JxCATek legea aldatzeko eskaera egin du, Puigdemonten inbestidura ahalbidetzeko

Puigdemont presidente izendatzea ahalbidetuko duen erreformarako proposamena erregistratu dute Kataluniako Parlamentuan.
Junts per Catalunyak Bruselan egindako bilera. Artxiboko argazkia: EFE
Junts per Catalunyak Bruselan egindako bilera. Artxiboko argazkia: EFE

Junts per Catalunyak ostiral honetan erregistratu du Kataluniako Parlamentuan Generalitateko Presidentzia Legea aldatzeko proposamena, Carles Puigdemont urrutitik presidente izendatzea ahalbidetzeko, Europa Press agentziak zabaldu duenez.

Ekimena bakarka aurkeztu du JxCATek eta premiazko prozeduraren bitartez tramitatu dezala eskatu dio Parlamentuko Mahaiari, hainbat hedabideren arabera.

ERCk ez du proposamena babestu. Esquerrak legegintzaldi berrirako "akordio zabala" nahi du eta itun horrek bi oinarri izan behar dituela uste du: Bruselan dauden Kataluniako Gobernuko kideak aintzat hartzea eta inbestidura eraginkor bat adostea.

ERCren iritzian, oso zaila izango da JxCATen erreformak aurrera egitea, Auzitegi Konstituzionalak berehala baliogabetuko duelako eta horrek Espainiako Estatuarekin enegarren auzia irekitzea ekarriko duelako.

Bestalde, azken egunonotan Elsa Artadiren izenak indarra hartu du eta bera izan liteke Generalitateko presidentegai alternatiboa. Junts per Catalunyako diputatuak Kataluniako Gobernu Exekutiboa zuzenduko luke, eta Puigdemont Errepublikako Kontseiluko presidentea izango litzateke erbestean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X