'Egin' egunkariaren ondare dokumentala Eusko Jaurlaritzak zainduko du gaurtik
EiTBk asteon aurreratu bezala, Egin egunkariaren ondare dokumentala Eusko Jaurlaritzaren esku dago gaurtik. Oraingoz, "behin-behinean", Euskadiko Artxibo Historikoaren Bilboko egoitzan gordeko dute material guztia. "Helburua da horiek ez suntsitzea eta ikertzaileen eta gainerako interesdunen zerbitzura jartzea", esan du Jaurlaritzak.
Auzitegi Nazionalaren baimena jaso ondoren, gaur goizean hasi dira Egin egunkariak Hernanin zuen erredakziotik dokumentu eta ondare guztiak Bilbora eramaten. "Argazkiak, seguru asko, zatirik handiena berreskuratzeko moduan egongo dira, baina dokumentazioa, kontabilitatea eta bestelako artxiboa, oso hondatuta daude. Sabaia erorita dago toki askotan, ura sartu da eta hezetasun handia dago", esan du Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendariak.
Ondare guztiaren toki-aldaketa egiteko egun batzuk beharko ditu Jaurlaritzak. "Gure iritziz, ondarearen ikuspegitik, interesa dauka Egin egunkariaren dokumentu-funtsak, batez ere, ikertzaileentzat, historialarientzat … Zegoen moduan suntsitzeko bidean zegoen eta gerta zitekeen ez egotea atzera bueltarik; hori dela eta, uste dugu interesgarria izan daitekeela behin-behinean Artxibo Historikoan gordetzea. Han, jatorri ezberdinetako hainbat funts daude eta, zalantzarik gabe, leku egokia da hori ere han egoteko", azaldu Aizpuruk.
Egin egunkaria eta Egin Irratia 1998ko uztailaren 21ean itxi zituzten Baltasar Garzon epailearen aginduz, ETArekin zerikusia zutelakoan. 11 urte geroago Auzitegi Gorenak aitortu zuen komunikabideon jarduerak ez zirela legez kanpokoak.
4,7 milioi euroko zorra
Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendaria eta Mertxe Aizpurua Egineko zuzendari izandakoa Hernanin izan dira goizean, duela 20 urteko operazio "bidegabearen ondorioak" oraindik pairatzen ari direla salatzeko.
Sotok gogora ekarri duenez, Eginen zorra Garari leporatu zioten. "Eginek zuen zorra guri egotzi ziguten, 4,7 milioi euro. Guk 14 urte daramatzagu ordainketa-etendura egoeran. Hori salatzera etorri gara, eta baita, Jaurlaritzari eskatzera zerbait egin dezala honetan ere", esan du.
Egunkariaren itxierak kaltetutako guztiak izan ditu gogoan Sotok, "irakurleak eta langileak, baina, batez ere, hainbat urtez espetxe zigor ankerrak jasan behar izan dituztenak".
Gaurkoa "memoria ariketa" dela nabarmendu du.
Albiste gehiago politika
Rebeca Torro, PSOEko Antolakuntza idazkari berria
Santos Cerdan ordezkatuko du alderdiko hirugarren kargu garrantzitsuenean, alderdiak jakitera eman dutenez.
PPk eta PSOEk asteburu erabakigarria izango dute 'Cerdan auziaren' krisiaren ostean
Ostiral honetan, PPk Feijoo lider gisa sendotzeko kongresua abiatuko du Madrilen. PSOEren Batzorde Federala, berriz, ‘Cerdan auziaren’ eragin handiak markatutako testuinguruan egin da.
Albiste izango dira: PPren kongresua eta PSOEren batzorde federala, Gasteizko lorezainen greba eta Independence Day
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
'Begoña Gomez auzia'-n Gorenak Bolaños ikertzearen aurka agertu da Fiskaltza
Juan Carlos Peinado epaileak Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ikertzea eskatu zuen, lekukotza faltsua eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita, baina Prieto fiskalak uste du epailearen azalpena ez dagoela behar bezala arrazoituta eta oinarrituta eta Onarpen Aretora bideratu du eskaera.
Santos Cerdanek helegitea aurkeztu du ezarri dioten espetxeratzearen aurka
PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak apelazio helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenean, bera ustezko ustelkeria sarean nahasteko froga nahikorik ez dagoela argudiatuta.
EH Bilduko Irati Jimenez izango da Nafarroako esleipen publikoak ikertuko dituen batzordearen burua
Pedro Gonzalez (UPN) izango da presidenteordea, eta Idazkaritza, berriz, Blanca Regulezen (Geroa Bai) ardura izango da.
Otegik onartu du bitan bildu zela Antxon Alonsorekin eta horren bitartez ezagutu zuela Cerdan
Ustez 'Koldo auzia'n nahastutako Alonso enpresari elgoibartarra lagun baten laguna dela adierazi du EH Bilduren idazkari orokorrak, eta horrek bitartekari lanak egin zituela bera eta PSOEren Antolakuntza idazkaria bildu zitezen.
Gasteizko Udalak hiru urtean babestutako 3.000 etxebizitza eraikitzeko plana iragarri du
PSE-EEk eta EAJk osatzen duten Udal Gobernuak Arabako hiriburuko hainbat gune tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera onartu duen egun berean jakinarazi du alkateak etxebizitza babestuak eraikitzeko plana.
Estebanek PPri aurpegiratu dio EAJ "zerikusirik ez duen" sare batean "nahastu" nahi izatea
EAJren presidenteak onartu du bi alderdien arteko harremanak ez daudela unerik onenean, batez ere, azken sei hilabeteetan popularrek jeltzaleei egindako "eraso argien" ondoren.
Albiste izango dira: Cerdan auzia, sanferminen jarraipena EITBn eta Zero Zabor uretan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.