Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1973an desagertutako 3 galiziarren kasua argitzeko laguntza eskatu du Jaurlaritzak

Orduan egindako ikerketa 'eskasa' izan zela ondorioztatu duen txostena aurkeztu du gaur goizean Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Baliabide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkari nagusiak.
18:00 - 20:00
Hiru gazte galiziarren inguruko txostena aurkeztu du Jaurlaritzak

1973an desagertutako hiru gazte galiziarren kasuaren inguruan Frantziak eta Espainiak egindako ikerketa "oso eskasa" izan zela ondorioztatzen duen ikerketa aurkeztu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzak. Hala, laguntza eskatu dio bai ETAri bai informazioren bat izan dezakeen edonori, kasua argitu ahal izateko.

Jonan Fernandez Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkari nagusiaz gain, txostenaren egileek hartu dute parte aurkezpeneko prentsaurrekoan: Bertha Gaztelumendik eta Jon Mirena Landa EHUko Giza Eskubide eta Botere Publikoen katedrako arduradunak.

Argitu gabeko kasuaren inguruan dauden kazetaritza-datuak eta informazio judiziala bildu dute txostenean. 45 urte bete dira desagertu zirenez gero. Besteak beste, Frantziak eta Espainiak egindako ikerketa "oso eskasa" izan zela ondorioztatu dutela azaldu du Landak.

Ondoren jakinarazitakoarean arabera, Humberto Fouz Escobero, Fernando Quiroga eta Jorge Garcia Carneiro Irunen bizi ziren, etxean bazkaldu zuten 1973ko martxoaren 24 hartan eta kartetan jokatzen ibili ostean, Iparraldera joan ziren pelikula bat ikustera joateko asmoz.

Hipotesi nagusiak "ETAren edo euskal errefuxiatuen inguruan" kokatu zuen kasua. Antza denez, Iparraldeko tabernaren batean hiru galizarrekin topo egin zutela azaldu du Fernandezek.

Hedabideek emandako bertsioari erreparatuz gero, Biarritzera zihoazela polizia espainiarrekin nahastu ostean, jo egin omen zieten, kotxe batean sartu, hil eta desagertarazi egin zituzten.

"Gizatasunagatik eta familien sufrimenduarekin enpatia izateko, gertatutakoari buruz edozein datu edo informazio izanez gero, jakinarazi dezan eskatzen dugu"

"Gizatasunagatik eta familien sufrimenduarekin enpatia izateko, gertatutakoari buruz edozein datu edo informazio izanez gero, jakinarazi dezan eskatzen dugu", esan du Fernandezek. Eusko Jaurlaritzak desagertuak@euskadi.eus helbide elektronikoa aktibatu du.

Ikerketa

40 urtetan bi ikerketa judizial abiatu zituztela zehaztu du txostenak, eta biak itxi egin zituztela. Horietako bakarra ikusi ahal izan dutela baieztatu du Landak: Donostiako hirugarren instrukzio epaitegiak egindakoa. 2005ean Auzitegi Nazionalak egindako sumariora, berriz, ez dutela sarbiderik izan esan du.

Albiste gehiago politika

SEVILLA, 30/06/2025.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, hace una declaración tras participar en la sesión inaugural de la IV Conferencia Internacional de la ONU sobre Financiación para el Desarrollo, este lunes en Sevilla. Unos setenta jefes de Estado o de Gobierno se reúnen desde hoy y hasta el próximo jueves en este encuentro que aspira movilizar más recursos en cooperación y reafirmar el compromiso con el multilateralismo. EFE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek dio irmotasunez jokatu zutela Cerdanekin eta orain justiziaren garaia dela

Alderdiak erantzukizun politikoak bere gain hartu zituela eta Cerdan alderditik baztertu zutela azpimarratu Espainiako presidenteak. Ikuspuntu politikoaren harira, PSOEren jarrera beste alderdi batzuen "oso bestelakoa" dela esan du. Feijook Sanchezen dimisioa eta hauteskundeak aurreratzea eskatu du berriro.

Gehiago kargatu