Jaurlaritzak 31 lan-saio egingo dituela iragarri du, Euskadiko segurtasun integralari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko
Eusko Jaurlaritzak sustatutako Basque Segurtasuna Foroak bere bidea hasi du, segurtasun integralari buruzko hausnarketa eta diagnostiko partekatua lantzeko helburuz. Lehen lan-saioa datorren uztailaren 9an izango da, Sodupen (Gueñes).
Bingen Zupiria eta Imanol Pradales, segurtasun integralari buruzko foroan, Bilbon. Argazkia: EFE
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak iragarri du 31 lan-saio egingo dituztela Euskadiko hiru lurraldeetan —bereziki ertzain-etxeak dauden 24 eskualdeetan— segurtasun integralaren gainean hausnartzeko eta eztabaidatzeko.
Gaur hasi du bere bidea Eusko Jaurlaritzak sustatutako segurtasunari buruzko foroak, Basque Segurtasuna Foroak, eta bertan egin du iragarpena Zupiriak. Helburua segurtasun integralari buruzko hausnarketa eta diagnostiko partekatua lantzea da, gero hori oinarri hartuta 2025-2030 segurtasun plana ontzeko.
Imanol Pradales lehendakariak inauguratu du gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian egin den saioa, eta Zupiriaren hitzartzearekin amaitu da. Segurtasun sailburuak azaldu duenez, segurtasunari buruz hausnartzeko foroak urtebete iraungo du eta epe horretan 31 lan-saio egingo dira Euskadiko hiru lurraldeetan eta ertzain-etxeak dauden 24 eskualdeetan.
Zupiriak aurreratu duenez, saio horietan parte hartuko dute hiru foru aldundiek, alkateek, udaltzaingoek, Ertzaintzak, suhiltzaileek, enpresa eta azpiegitura nagusiek, eta, oro har, eskualde bakoitzean ordezkaritza nabarmena duten eragileek.
Halaber, prozesuan parte hartzeko eta ekarpenak egiteko deia egin du Zupiriak, Euskadi herri “seguruagoa” izan dadin lortzeko eta prebentzioa “lan-tresna” gisa hartuta ongizatea bermatzeko.
Lehen lan-saioa datorren uztailaren 9an izango da, Sodupen (Gueñes).
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.