USTELKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chivitek azpimarratu du UCOren txostenak ez duela Belateko tunelen obren esleipena aipatzen

Nafarroako presidenteak, UPNren eta PPNren galderei erantzunez, gogorarazi du Nafarroako Kontuen Ganberaren txostenean ere ez zela zalantzan jarri esleipena.

PAMPLONA, 30/06/2025.- La presidenta de Navarra, María Chivite (c), a su llegada al Parlamento para explicar el proceso de adjudicación de las obras de Belate, y donde se aprobarán las normas para la Comisión de Investigación sobre adjudicaciones de obras públicas en la Comunidad foral, este lunes. EFE/ Villar Lopez
Chivite, Parlamentura iristean. Argazkia: EFE

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak argi adierazi nahi izan du, Nafarroako Parlamentuko Foru Erregimenaren Batzordean, Guardia Zibileko UCO taldeak Santos Cerdan sozialistaren ustezko ustelkeria kasuen inguruan egindako txostenak ez duela Belateko tunelen lanen esleipena aipatzen. Esleipenaren zati handi bat Accionak eta Servinabarrek osatutako enpresa taldeak bereganatu zuen, eta bi enpresak agertzen dira ustelkeria kasu horietan.

Chivitek UPNren eta PPNren galderei erantzun die batzordean. Alderdiok presidentearen dimisioa eskatu dute, eta gogorarazi bere Gobernuak 76 milioi euro eman zizkiola Accionak eta Servinabarrek osatzen zuten aldi baterako enpresa elkarteari, eta azken horren % 45 Cerdanena zela.

Presidenteak Oscar Chivite Kohesio kontseilaria aldamenean zuela eman ditu azalpen guztiak, eta berretsi du Nafarroako Kontuen Ganberak ere ez zuela zalantzan jarri kontratuaren esleipena, prozesua hobetzeko aholku batzuk eman zituen arren.

Era berean, nabarmendu du Kontuen Ganberaren presidenteak agerraldia egin zuela Legebiltzarrean, eta adierazi zuela aholkularitza juridikoak "sakon eta arretaz" aztertu zuela Belateko tunelen kontratua, eta ez zuela "inolako zantzurik antzeman, ez kontabilitatekorik, ez bestelakorik".

Halaber, gogorarazi du Foru Gobernuak Auzitegi Gorena bideratzen ari den auzian parte hartzea eskatu zuela: "Foru Ogasunari kalte egiten dion ondare-ondoriorik balego ere, eta ukatu egin digute, hain zuzen ere, une honetan ez dagoelako horretarako zantzurik".

Nolanahi ere, Maria Chivite "UCOren eta auzitegien esku" jarri da, "behar duten informazio guztia emateko". "Hala eskatzen badute, Justiziaren esanetara egongo gara laguntzeko, noski, guk geuk ere jakin nahi dugu eta", nabarmendu du.

PSNren presidenteak nabarmendu du ez dutela “ilegaltasun zantzurik” atzeman kontratuaren esleipenean, eta ez berak ez kontseilariak ez dituztela lan- publikoen kontratuak esleitzen.

Gainera, argitu du ezin zutela jakin Servinabar enpresaren % 45 Cerdanena zela: “Administrazioak inola ere ezin zuen jakin Servinabarren sozietate akordioa, dokumentu pribatu batean baitzegoen”.

Azkenik, aipatu du Nafarroako Gobernuak neurriak hartuta dituela aipatu enpresa elkarteari emandako esleipen guztiak aztertzeko, izan ere, bere borondatea “jakin beharreko guztia jakitea” omen da.

Javier Esparza UPNren bozeramaileak azpimarratu duenez, Santos Cerdanek, Maria Chiviteren "lagun, nagusi eta aholkulariak", Auzitegi Gorenean deklaratu du astelehen honetan, "gaizkile eta funtzionario-eroskeria delituengatik", eta Cerdan "Chivite presidente denetik Nafarroan agindu duen pertsona" dela ziurtatu du. "Santos Cerdanen zerbitzura egon zinen, eta Nafarroako Gobernua Santos Cerdanen zerbitzura jarri zenuen", esan dio Chiviteri.

Javier Esparzak adierazi duenez, "Maria Chiviteren Gobernuak 76 milioi euro esleitu zizkion Santos Cerdanen enpresa barne hartzen duen aldi baterako enpresa elkarte bati". "Santos Cerdan adiskideari 76 milioi euro esleitu zenizkion. Harritzekoa da lotsarik ez ematea. Merezi al dizu egoera lotsagarri honetan jarraitzea? Dimititu behar duzu, egindakoagatik eta egin gabekoagatik", nabarmendu du.

Bestalde, Javier Garcia PPNren bozeramaileak adierazi duenez, "Nafarroaren irudia garbitzeko modu bakarra Nafarroako Foru Komunitateko ustelkeriaren erdigunetik desagetzea da, eta, bistan denez, Nafarroako Gobernuko presidenteak dimititzea, ingurua erabat jota eta hondoratuta dagoelako".

Ainhoa Unzu PSNren legebiltzarkideak esan duenez, lan publikoen esleipenei buruzko ikerketa batzordea hasi da jada, "baina, prozedura amaieratik hasita, ikertu aurretik zigortzen". "Zertarako abiatu ikerketa batzordea, zigorrak dagoeneko ezartzen ari dira eta", esan du, eta adierazi du oposizioan "egia baino, lintxamendu politikoa" bilatzen dutela.

EH Bilduko Laura Aznalek, herritarren konfiantza berreskuratzeko "irmotasuna, argitasuna eta zintzotasuna" eskatu ostean, gertatutakoa "berme eta ondorio juridiko guztiekin" ikertzeko eskatu du.

Geroa Baiko Pablo Azconak esan du UCOren txostenak balizko ustelkeria sare bat aipatzen duela, baina "ez du ilegaltasunik aipatzen Nafarroako Gobernuaren esleipenetan". Hala ere, bere taldea ikerketa batzordea sortzearen alde dagoela esan du, "herritarrek erakundeetan duten konfiantza indartzeko".

Carlos Guzman Contigo-Zurekin taldearen legebiltzarkideak azpimarratu duenez, UCOren txostenaren "filtrazioan ez da zuzenean aipatzen" Belateko obren esleipena, eta ustelkeriaren aurrean ahalik eta "gardentasun, sendotasun eta garbitasunik handiena" eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an euskal presorik egon ez dadin aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X