ETAREN AMAIERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk, EH Bilduk eta Podemos Euskadik Kanboko nazioarteko topaketan parte hartuko dute

PPk, berriz, ez du parte hartuko eta jeltzaleei beren erabakiari buruz "gogoeta egiteko" eskatu die.
EAJren EBBren bilera. Artxiboko argazkia: EFE
EAJren EBBren bilera. Artxiboko argazkia: EFE

EAJren Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) maiatzaren 4an Kanbon egingo den Euskal Herriko gatazkaren konponbidean aurrera egiteko Nazioarteko Topaketara ordezkaritza bat bidaltzea erabaki du. Antolatzaileen esanetan, Kanboko ekitaldia "bake justu eta iraunkorraren bidean mugarri berri bat" izango da.

EAJko iturriek jakinarazi dutenez, gonbidapen formala jaso ostean erabakiko dute jeltzaleek Kanbora zein ordezkaritza bidali.

Jeltzaleen esanetan, oraindik Kanboko nazioarteko topaketaren inguruko xehetasunak ezagutzen badituzte ere, bertan izango dira aurrez Aieten eta Baionan egon ziren bezala, ekitaldi hori bakeari eta bizikidetzari bultzada emateko aurrerapausoa izango delakoan.

Podemos Euskadik gonbidapena jaso arte ez duela erabakirik hartuko esan du, baina Andeka Larrea alderdiko bozeramaileak iragarritakoaren arabera, baliteke bileran egotea, iaz armagabetze ekitaldian bera eta Pili Zabala legebiltzarkidea izan ziren bezala. EAEko sozialistak Aieten egon ziren baina ez armagabetzean, eta ez dute Kanbon egoteko arrazoirik ikusten; dena den, gonbidapenaren eta ekitaldiaren nondik norakoak ezagutu arte ez omen dute erabakirik hartuko. EH Bilduk, aldiz, ordezkaritza zabala bidaltzea espero dute.

Bestalde, Euskadiko PPk ez du Kanbon parte hartuko. Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak "gogoeta" egiteko eskatu die jeltzaleei, "EAJ ETAri agur bero bat ematera joango baita Kanbora, eta hori erabateko hutsegitea da", horren ustez.

Sindikatuen artean, LAB eta ELA bertaratuko dira, eta baliteke Euskadiko UGT eta CCOO ere bertan ordezkatuta egotea.

ETAren amaiera ekitaldia maiatzaren 4an izango da Kanboko Arnaga etxean, Bake Bideko, Foro Sozialeko eta Nazioarteko Harreman Taldeko ordezkariek astelehen arratsaldean Baionan emandako prentsaurrekoan baieztatu zutenez. Erakundeetako arduradunez gain, politikariak, gizarte ordezkariak eta nazioarteko agintariak egongo dira bertan.

Topaketaren antolatzaileek ez zuten ETAren desegitea zuzenean aipatu, baina "laster" behin betiko bakea lortzeko bidean "aurrerapausoak" lortuko direla berretsi zuten, 2011ko urrian ETAk jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri eta 2017ko apirilean armagabetzea eszenaratu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X