ETA-REN AMAIERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Memoria kritikoa' oinarri hartuta, bizikidetza eraikitzeko konpromisoa

'Iraganeko tragedia etorkizunerako itxaropen bihurtzea' dela orain erakundeen lana esan du Barkosek. Urkulluk bost hitzetan laburtu du momentua: 'poza, memoria, itxaropena, ilusioa eta konpromisoa'.
18:00 - 20:00
Uxue Barkos eta Iñigo Urkulluren adierazpen bateratua

ETAren bere desegitea iragarri ondoren, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak  adierazpen instituzional bateratua adostu dute. Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu bi erakundeotako buruek, hurrenez hurren, agerraldia egin dute Bertizko Jaurerriko jauregian, eta biek "memoria kritikoa" oinarri hartuta, bizikidetza eraikitzeko konpromisoa agertu dute.

Barkosek hartu du hitza aurrena. Euskaraz lehendabizi eta gazteleraz ondoren,  "ETAren garai iluna" amaitu dela esanez hasi da. Foru Gobernuko buruaren hitzetan,  talde armatua behin betiko deseginda, "agertoki berri bat" zabaldu da, eta erakundeen egitekoa da "iraganeko tragedia etorkizunerako itxaropen bihurtzea, oroimen bidezko eta egiazko batetik abiaturik"

"ETAk ez zuen inoiz existitu behar, inork inoiz uste behar izan ez zuelako, halako ideia edo proiektu baten ustezko defentsan, armak hartzen ahal zituenik beste pertsona batzuei eraso egiteko, lekua harturik herriarengandik etorritako subiranotasun bidezkoari", nabarmendu du.

Barkosen arabera, "unea iritsi da iraganaren memoria kritikoan aurrera egiteko eta indarkeria bidegabekoa eta ezin zurituzkoa izan zela aitortzeko".

 

'Memoria ez baita soilik iraganeko kontua, aitzitik, batez ere etorkizuneko kontua da'

 

Etorkizuneko belaunaldiak izan ditu gogoan Nafarroako presidenteak. "Memoria ez baita soilik iraganeko kontua, aitzitik, batez ere etorkizuneko kontua da. Memoriak zerikusia du etorkizuneko belaunaldiekin eta gure seme-alabei, gure ilobei, bakearen kultura transmititzearekin, ez dezaten ahantz gertaturikoa, biktimak ez daitezen ahanzturan erori eta, azkenik, indarkeriarik gabeko gizarte batean biziko direnek etorkizun hobea eraiki ahal izan dezaten", gaineratu du.

Memoria "plural eta askotarikoa" dela gogoratu du, baina "memoriak oinarri finko bat" partekatzea beharrezkoa dela uste du Barkosek. "Oinarri hori izan behar dira Giza Eskubideak eta giza duintasuna, sendoak eta eztabaidaezinak baitira, eta barne hartu behar dute espetxe politika salbuespenekoak gainditzea", esan du.

ETAren azken agiria kritikatu du, "begiratu etikoa eta kritikoa" ez duelako egin erakundeak eta "biktima guzti guztiak" ez dituelako kontuan hartu.

'Poza, memoria, itxaropena, ilusioa eta konpromisoa'

Ildo beretik mintzatu da Urkullu lehendakaria ere, memoria eta biktimen aitortza nabarmenduz. Bost hitz erabili ditu ETAren desegiteak eragin dizkion sentimenduak laburtzeko: 'poza, memoria, itxaropena, ilusioa eta konpromisoa'.

"Erabat positiboa" den gertakari baten aurrean gaudela ziurtatu du, eta hori pozgarria dela adierazi du. "Bakea indarkeriaren gainetik ezarri"  ondoren, lehendakari modura "gizartearen gehiengoaren lasaitasun eta poztasun sentimendu sakonak partekatzen" dituela gaineratu du.

 

'Etorkizunerako eta itxaropenerako egitasmo bat dugu helburu nagusi batekin: gizartea elkartzea'

Urkulluk ere, gogor kritikatu du ETAren azken agiria "biktima guztiei zuzendutako zuzenketako hitzik" ez delako agertzen. Horren aurrean, lehendakariaren arabera, "eragindako min bidegabe guztiaren memoria geratzen da" eta "gizartearen, erakundeen, politikaren eta giza eskubideen lorpen demokratiko honen subjektu eta partaide nagusiak dira biktimak".

 

Itxaropen mezua ere igorri nahi izan du Jaurlaritzako buruak. Azken urteotan bakearen alde lanean jardun diren eragileen eta erakundeen “itxaropenari eta pertseberantziari” esker iritsi dela ETAren amaiera uste du Urkulluk. Bide horretan lan egin duten guztiak ere memoriaren parte direla adierazi du.

Aurreko eta ondorengo belaunaldiak gogoratuta, gaurko egoerak ilusioa sortzen diola aitortu du. "Belaunaldi berriek gizarte ireki eta giza eskubideekiko tinko konprometitutakoan hazi ahal izango direla sinestearen ilusioa partekatzeak hunkitzen gaitu gaur", nabarmendu du.

Azkenik, bizikidetza eraikitzeko konpromisoa berretsi du, hori baita, Urkulluren iritzian, "helmuga" eta "helburu nagusia". Bizikidetza normalizatu baten alde lanean jarraituko dutela hitz eman du, orain, "agertoki hobeago batean".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X