Erabakitzeko eskubidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibarretxe: 'Hau lehen pausoa besterik ez da'

Lehendakariak haren jaioterrian, Laudion, antolatutako galdeketan eman du botoa gaur goizean.
18:00 - 20:00
Ibarretxe: 'Hau lehenengo pausoa besterik ez da'

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako galdeketan hartu du parte Laudion gaur goizean. Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako beste 21 herritan ere izango dute bozkatzeko aukera.

Ibarretxe goizean goiz joan da botoa ematera, haren jaioterriko hautesleku batera. 16 urtetik gorako 15.895 biztanle daude bozkatzera deituta.

Guztira, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako 93.000 herritarrek bozkatu ahal izango dute gaur erabakitzeko eskubidearen alde.

"Muga bakarra Euskal Herriko herritarren borondatea izanik, etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea izan nahi duten ala ez" erantzun beharko dute parte hartzaileek.

Ibarretxek ez du adierazpenik egin bozkatu ostean, baina Twitter bidez honako mezu hau argitaratu du:

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X