KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako prozesuko 23 buruzagiren auzipetzea berretsi du Llarenak matxinadagatik

Puigdemontek eta beste 22 ikertuk jarritako helegiteak atzera bota ditu magistratuak. Orain, Auzitegi Goreneko Apelazio-salan errekurtsoa aurkezteko aukera dute auzipetuek.
Pablo Llarena magistratua, artxiboko irudi batean.
Pablo Llarena magistratua, artxiboko irudi batean.

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren eta Kataluniako prozesuaren auzian ikertutako beste 22 buruzagiren auzipetzea, matxinada delituagatik, berretsi du Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak. Auzipetzeen kontra jarritako helegite guztiak atzera bota ditu Llarenak, eta beste delitu batzuk leporatzeko bidea zabalik utzi du.

Martxoaren 23an jakinarazi zien auzipetze autoa magistratuak prozesuan orain arte ikertutakoei. Antoni Comin eta Meritxel Serret kontseilari ohiek ez beste guztiek jarri zuten helegitea autoaren kontra.  Orain, auzipetzeak berretsita, bost eguneko epea dute Auzitegi Goreneko Apelazio-salan beste errekurtso bat jartzeko.

Gaur kaleratutako autoan, indarkeria eta matxinada delitua elkarrekin lotu ditu berriro Llarenak, eta urriaren 1eko erreferenduma antolatzeko diru publikoa bidegabe erabili zela berretsi du.

Magistratuarenaren arabera,  indarkeria "nahita" sustatu eta erabili zuten auzipetuek, eta hori frogatuko ez balitz ere, Llarenak idatzian argi utzi du beste delitu larri batzuk ere leporatzeko aukera zabalik dagoela, oraindik:  sedizio edo konspirazio delituak aipatu ditu.

Guztira, 25 auzipetu

Matxinada delitua egotzi zien, martxoan kaleratutako autoan, Llarenak 13 politikariri, tartean, Carles Puigdemont presidenteari, Oriol Junqueras presidenteorde ohiari, Jordi Turull presidentegaiari eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari.

Aipatutakoez gain, Joaquim Forn, Raul Romeva, Clara Ponsati, Josep Rull, Antoni Comin eta Dolors Bassa kargugabetutako kontseilariak ere auzipetu zituen Llarenak, eta baita, Carmen Forcadell Parlamentuko presidente izandakoa eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omniumeko buruzagi ohiak.

13 auzipetu horiei 17 eta 33 urte bitarteko kartzela zigorra ezar diezaiokete.

Matxinada delitua ez ezik, diru publikoa bidegabe erabiltzea ere leporatu zien Llarenak Puigdemont presidenteari, Junqueras presidenteorde kargugabetuari eta zazpi kontseilari ohiei.

Auzipetze autoan beste delitu batzuk ere aipatu zituen Goreneko epaileak: diru publikoa bidegabe erabiltzea eta desobedientzia delituak. Auzipetuak honakoak dira: Meritxell Borras, Lluis Puig, Carles Mundo, Santi Vila eta Meritxell Serret kargugabetutako kontseilariak. Matxinada ez ezik, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi zien auzipetutako Generalitateko bederatzi kide ohiei.

Horrez gain, desobedientzia delitua leporatuta, beste auzipetu talde bat osatu zuen epaileak. Multzo horretan daude Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kide ohiak (Lluis Maria Corominas, Lluis Guino, Anna Simo, Ramona Barruffet eta Joan Josep Nuet), eta Mireia Boya eta Anna Gabriel CUPeko diputatu izandakoak. Delitu horrek ez dakar kartzela zigorrik.

Llarenak auzipetze autotik kanpo utzi zituen Artur Mas presidentea, Marta Pascal PDeCATeko koordinatzailea eta Neus Lloveras Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidente ohia. Ikertutako 28 pertsonen artean auzipetu ez dituzten bakarrak dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X