Erial operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eduardo Zaplana baldintzarik gabe espetxera bidali du epaileak

Valentziako Generalitatearen president ohia epailearen esku utzi dute ostegun honetan, asteartean beste sei pertsona gehiagorekin batera atxilotu ondoren.
Eduardo Zaplana Valentziako Generalitatearen president ohia. Argazkia: EFE
Eduardo Zaplana Valentziako Generalitatearen president ohia. Argazkia: EFE

Erial operazioa zuzentzen ari den epaileak Eduardo Zaplana Generalitateko president ohia bermerik gabe eta baldintzarik gabe espetxera bidali du gaur, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. Zaplana Picassenten (Valentzia) espetxeratuko dute.

Zaplana epailearen esku utzi dute gaur, asteartean beste sei pertsona gehiagorekin batera atxilotu ondoren, diru publikoak bidegabe erabiltzea, prebarikazioa, dirua zuritzea eta funtzionarioen eroskeria egotzita.

Valentziako presidente ohia eta ministro ohia arratsaldeko lehen orduan epailearen esku jarri dute, Guardia Zibilaren UCOk bere etxebizitzen eta bulegoen miaketak amaitu ondoren.

Konkretuki, behin-behineko espetxealdi, komunikatua eta fidantzarik gabe ezarri dio epaileak Zaplanari, erabakiaren berri izan duten iturriek jakinarazi dutenez. Lehentxeago, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak neurri hori aplikatzea eskatu du.

Cotinotarrak, libre karguekin

Bestalde, Jose eta Vicente Cotino enpresaburuak libre karguekin utzi ditu epaileak. Horrela, Juan Cotino Les Cortseko presidente ohiaren ilobek epaitegietan astero agerraldia egin beharko dute sinatzeko, erabakiaren berri izan duten iturrien arabera.

Instruktorearen aurrean ez deklaratzeko eskubidea erabili dute atxilotuek. Epaileak sumario-sekretua ezarri du auzian. Era berean, Guardia Zibilaren aurrean ez dute deklaratu atxilotuek, ezta ikertuek ere, besteak beste, Juan Cotinok.

Eduardo Zaplana president zen garaian, ibilgailuen azterketa teknikoaren (IAT) eta plan eolikoaren esleipenaren truke, legez kanpoko komisioetan 10 bat milioi euroren kobrantza ikertzen ari dira Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltza eta Guardia Zibila.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X