MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1936ko kolpe militarreko bi biktimaren gorpuak atera dituzte hobitik Artazun

Bi gorpuak 2016an Artazu herriak ipinitako monolitoaren inguruan zeuden lurperatuta.
Bi gorpuak 2016an Artazu herriak ipinitako monolitoaren inguruan zeuden lurperatuta.

Nafarroako Gobernuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez, 1936ko kolpe militarreko bi biktimaren gorpuak hobitik atera dituzte Artazu herrian.

Bi gorpuak 2016an Artazu herriak ipinitako monolitoaren inguruan zeuden lurperatuta. Orain arte 68 gorpu errekuperatu dituzte, Foru Exekutiboak legegintzaldi honetan martxan jarritako planaren bidez. Guztira, 16 gorpu atera dituzte hobietatik eta 20 prosprekzio egin dituztela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.

Kasu honetan, ez dute bi biktima horien jatorriaren berri. Dena den, hainbat testigantzaren arabera, 1936ko irailaren amaieran hil zituztela dirudi.

Aranzadi Zientzia Elkarteko langileek atera zituzten hobitik igandean, Nafarroako Exekutiboak erakunde horrekin duen hitzarmenaren baitan.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Pradales lehendakariak jarrera "irmoagoa eta batuagoa" eskatu dio Europar Batasunari Gazako sarraskiaren aurrean

Gazako sarraskiaren aurrean, Europak “jarrera irmoagoa eta batuagoa” behar duela esan du gaur goizean Imanol Pradales lehendakariak, Europar Batasunak Espainian dituen enbaxadoreei egindako harreran. Tartean, Alemania, Italia, eta Herbehereetako  enbaxadoreak zeuden, Palestinako estatua aitortu ez dutenak. Lehendakariak dioenez, jarrera irmoagoa ez izateak “sinesgarritasuna kentzen dio” Europar Batasunari.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuari 10 dokumentu helaraziko dizkiotela azpimarratu du Ubarretxenak, urtea amaitu baino lehen "Estatutua ixteko"

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak azpimarratu du datorren astean joango direla Madrilera, aireportuen transferentziari buruz hitz egiteko. Era berean, urtea amaitu baino lehen Estatutua "itxiko" litzatekeela azpimarratu du: "Estatuak orain arte ez digu denbora gehiago eskatu", esan du. Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz, Radio Euskadiko elkarrizketatik. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arnaldo Otegi, elkarrizketa nazionalaz: "Guk ez ditugu galdera guztien erantzunak, eta jendearekin bilatu nahi ditugu erantzun horiek"

Otegik adierazi du “oso baiztapen sakona, eta termino politikoetan oso garrantzitsua” izan zela Imanol Pradalesek autogobernurako garai ilunak etor daitezkeela esatea. Koalizioaren koordinatzaile nagusiak azpimarratu du “hain zuzen ere, garai ilun horiek ez etortzeko, edo etortzen badira aurre egiteko prest agertu" direla.

Gehiago kargatu