Profila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo Casado, PPren inoizko presidenterik gazteena

18:00 - 20:00
Pablo Casado, PPren inoizko presidenterik gazteena
Alderdi Popularraren primarioetan ezusteko hautagaia izan da. 2005an ekin zion ibilbide politikoari, Belaunaldi Berrien presidente aukeratu zutenean Madrilen.

Albiste gehiago politika

Cristina Ibarrola presidenta de UPN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibarrolaren arabera, "Chiviteren irtenbide duin bakarra" dimisioa da

Cristina Ibarrola UPNko presidentearen esanetan, "susmopean eta gainbeheran dagoen gobernu baten gidaritzari" eusten dio Maria Chivitek. "Haren ibilbide politiko osoa altxatu, zuzendu eta kontrolatu dutenak erori dira: Cerdan eta Alzorriz. Berak eusten dio oraindik, baina badaki eroriko dela, ezingo duela saihestu", erantsi du. 

esteban aitor
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk "argitasuna" eta "azalpenak" eskatu dizkio PSOEri

EAJ Nafarroan duela 115 urte ezarri zela ospatzeko Iruñean egindako ekitaldian, Aitor Estebanek EBBko presidenteak azalpenak lehenbailehen eman ditzala esijitu dio Pedro Sanchez Espainiko Gobernuko presidente sozialistari. Jeltzaleek ez dutela egoeraz baliatuta etekinik atera nahi esan du Estebanek,  eta duintasun demokratikoa babestea dela euren helburua.        

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Anduezak esan du euskal sozialismoa "zintzotasunaren eredu" dela

Eusko Jaurlaritzaren lehen urtearen balantzea egiteko Barakaldon egindako ekitaldian euskal sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "ekintzekin" frogatu da PSE-EEren hauteskunde-programa "ez zela ideien zerrenda hutsa, euskal gizartearekiko benetako konpromisoa baizik".

Gehiago kargatu