Ustezko ustelkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Carlos I.aren inguruko ikerketa batzordea babestuko du EAJk

Jeltzaleen ustez, Corinna zu Sayn-Wittgensteini egindako grabazioek 'argitu behar diren irregulartasun larriak' utz ditzakete agerian.
Juan Carlos I eta Corinna zu Sayn-Wittgenstein. ETB
Juan Carlos I eta Corinna zu Sayn-Wittgenstein. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

EAJk astearte honetan iragarri duenez, Juan Carlos I.aren ustezko legez kanpoko negozioak ikertzeko Kongresuko hainbat taldek eskatutako ikerketa batzordea sortzea babestuko du.

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak Twitterren duen kontuaren bidez eman dute albistea. Jeltzaleen arabera, Corinna zu Sayn-Wittgensteini egindako grabazioek "argitu behar diren irregulartasun larriak" utz ditzakete agerian.

 

 

Unidos Podemos, ERC eta Compromis taldeek astelehenean erregistratu zuten batzordea sortzeko eskaera. EH Bilduk eta PDeCATek alde bozkatuko dutela iragarri dute jada.

Ingurumaria horretan, Felix Sanz Roldan CNIko zuzendariaren agerraldia dago gaur (17:00etan) Kongresuko Gastu Erreserbatuen Batzordean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X