Kataluniako Diada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diadan izena eman dutenen kopurua iazkoa baino altuagoa da

400.000 bat lagunek eman dute izena Kataluniako Diada Nazionaleko manifestazioan, irailaren 11n. ANCk eta Omniumek antolatzen dute.
2017ko Diada / EFE.
2017ko Diada / EFE.

400.000 pertsonak eman dute izena dagoeneko Kataluniako Diada Nazionaleko manifestazioan parte hartzeko, irailaren 11n, asteartearekin, Kataluniako Batzar Nazionalak (ANC) esan duenez. Omnium Culturalekin batera antolatzen du ekitaldia.

Aurreko urteetan baino gehiago eman dute izena, eta ibilgailu gehiago kontratatu dira Kataluniako eskualde guztietatik Bartzelonara joateko. 1.300 dira dagoeneko.

Izan ere, ANCren arabera, ez da ibilgailu librerik geratzen irailaren 11rako, eta Bartzelonara joateko autoak partekatzeko mezua zabaltzen hasi dira.

Independentziaren aldeko elkarteak esan duenez, azken egunetan azkartu egin da izena emateen erritmoa, eta iaz aurrerapen berarekin izena eman zutenak baino gehiago dira.

Gainera, ANC eta Omniumek Diadaren 260.00 kamiseta saldu dituzte. Kataluniako Pedraforca mendi ospetsua ikus daiteke elastikoetan. Zenbaki horiek ere iazkoak baino altuagoak dira.

Asteartean, manifestariak eskualdeka eta taldeka banatuko dira Bartzelonako Diagonal etorbidean zehar.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X