Azaroaren 18ko galdeketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gure Esku Dagok 5 udalerritan egindako galdeketen emaitzak, herriz herri

Parte-hartzea % 12,46koa izan da eta, beraz, 28.684 pertsonak eman dute botoa Donostian, Irunen, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin.
Botoa emateko egokitutako guneetako bat Donostian
Botoa emateko egokitutako guneetako bat Donostian: Argazkia: Euskadi Irratia

Gure Esku Dagok igande honetan bost udalerritan egin dituen herri-galdeketetan 230.210 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 28.684k eman dute botoa. Beraz, deituta zeuden guztien % 12,46k bozkatu dute.

Galderari dagokionez, herritarrek itaun desberdinei erantzun behar izan diete, galdeketaren arabera. Galderek ñabardura txikiak izan dituzte euren artean, baina funtsean erabakitzeko eskubidea zegoen guztien atzean.

Hona hemen emaitzak, udalerriz udalerri:

DONOSTIA

Galdera: "Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?"

Botoa ematera deitutakoak: 160.457

Bozkatu dutenak: 21.021

Parte-hartzea: % 13,10

Bai: % 98,17

Ez: % 1,26

Zuriak: % 0,29

Baliogabeak: % 0,29

IRUN

Galdera: "Irundar gisa nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat? Euskal estatu burujabe eta independentea. Estatus politiko berri bat, estatu espainiarraren barruan. Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa"

Botoa ematera deitutakoak: 53.435

Bozkatu dutenak: 4.891

Parte-hartzea: % 9,15

1. aukera: % 72,19

2. aukera: % 18,03

3. aukera: % 8,48

Zuriak: % 0,49

Baliogabeak: % 0,80

ZALLA

Galdera: "Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?"

Botoa ematera deitutakoak: 7.229

Bozkatu dutenak: 1.241

Parte-hartzea: % 16,99

Bai: % 96,45

Ez: % 2,42

Zuriak: % 1,13

Baliogabeak: % 0,00

BALMASEDA

Galdera: "Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?"

Botoa ematera deitutakoak: 6.596

Bozkatu dutenak: 1.081

Parte-hartzea: % 16,39

Bai: % 97,59

Ez: % 1,48

Zuriak: % 0,74

Baliogabeak: % 0,19

ALONSOTEGI

Galdera: "Nahi al duzu izan Euskal Herri independente bateko herritar?"

Botoa ematera deitutakoak: 2.493

Bozkatu dutenak: 470

Parte-hartzea: % 18,85

Bai: % 93,19

Ez: % 5,74

Zuriak: % 0,85

Baliogabeak: % 0,21

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X