Abecia, De Madariaga eta Valiente, Podemos Euskadiren ahaldun nagusirako hautagaiak
Arantxa Abecia, Eneritz de Madariaga eta Maria Valiente dira Podemos-Ahal Dugu ahaldun nagusirako hautagaiak, 2019ko Udal eta Foru hauteskundeetarako. Horixe da, hain justu, aipatu alderdiaren primarioetan berretsi dutena. Guztira, 2.295 lagunek bozkatu dute, izena eman dutenen % 12k.
Dena dela, parte-hartze portzentajea % 47,7koa izan da, baldin eta lehendik ere izena emanda zuten pertsonak kontuan hartzen badira, hots, Podemos-Ahal Duguren militante "aktiboak" direnak.
Zerrendaburuak ez ezik, hauteskunde-barrutietako hautagaiak ere izendatu dituzte, eta nabarmentzeko modukoa da Xabier Benito eurodiputatua izango dela Bilboko zerrendan bigarrena, Eneritz de Madariagaren ondotik.
Parte-hartzeari dagokionez, Arabak ondu du marka, % 30,65eko parte-hartzea izan baita bertan. Bi hautagai zituen lurralde bakar horretan, Ahal Dugu alderdiak krisi larria du, Koldo Martin bozeramaile ohia babesten zuten batzarkideak bota dituztelako.
Horrela, Arantxa Abecia izendatu dute diputatu nagusi izateko hautagai, botoen % 59,1 lortuta. David Rodriguezek, berriz, % 39,22ko babesa lortu du.
Bizkaian, botoen % 83,8 jaso dITu Eneritz de Madariagak, diputatu nagusi izateko aurkeztu den hautagai bakarrak. Maria Valiente Gipuzkoako hautagaiak ere antzeko babesa lortu du: botoen % 80,75, hain zuzen ere.
Emaitzak ezagutu ostean, Cristina Macazaga Ahal Dugu Euskadiren Ekintza Instituzionaleko arduradunak nabarmendu du "hiru lurraldeetan aurkeztutako zerrendei esker" indartsuagoak direla orain, eta "harro" agertu da, hiru emakume direlako diputatu nagusi izateko hautagaiak.
Albiste gehiago politika
PSOE 7,3 puntu jaitsi da CISean, Cerdanen auziaren ostean, baina, gutxigatik bada ere, irabazi egiten dio PPri
PSOEren estimazioak behera egin du, PPk irabazi egiten dio boto asmo zuzenean eta Vox % 18,3ra igo da, inoizko emaitzik onena. EAJk bi hamarren egin du gora boto estimazioan ( % 0,8) eta EH Bilduk 3 hamarren egin du behera (% 0,9).
EH Bildu eta Podemos bat datoz ziklo politiko berri bat abiatzeko beharrarekin
EH Bilduk Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuten eragile politiko guztiekin irekitako bilera-sortan kokatzen da gaurko topaketa.
Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxea auzipetu du, herriko tabernen auziarekin lotuta
Santiago Pedraz magistratuak 2002a eta 2019a bitartean ETAko “buruzagi nagusietako bat” izatea egotzi dio, eta erakundearen disoluzioa iragarri izana nahikoa froga dela uste du horretarako.
Jacinto Polo Rios 'Malatesta' batailoi komunistako milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Familiari identifikazioaren berri eman diote, eta Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan lurperatzea nahi dute senideek, ekitaldi pribatu batean.
Gasteizko Udalak biktimek egindako sakrifizioa ez ahazteko deia egin du Miguel Angel Blancoren omenaldian
Gasteizko Udalak ostegun honetan omenaldia egin dio Miguel Angel Blancori, ETAk duela 28 urte bahitu eta hil zuen Ermuko PPren zinegotzia.
"Herri gisa bizirauteko senagatik", EH Bilduk PP agintera heltzea "eragotziko" du
Oskar Matute EH Bilduren diputatuak berretsi du koalizioaren ustez ez direla "nahikoak" Sanchezek ustelkeriaren kontra iragarritako neurriak. Gaineratu du, halaber, ez direla egungo Gobernua "porrot eginarazten saiatuko".
Gizarte Segurantza eta sare elektrikoko inbertsioak aztergai, Pradalesen eta Sanchezen astearteko bilera
Transferentzien Aldebiko Batzordea berriro elkartuko da uztailaren 15ean, Madrilen. Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren eta enplegu-politika pasiboen blokearen lehen paketearen transferentzian aurrera egitea espero du Jaurlaritzak.
Miguel Angel Blancori omenaldia egin diote Chamartingo lorategietan, Madrilen
Igandean 28 urte beteko dira ETAk Blanco hil zuela. Miguel Angel Blanco Fundazioak ekitaldia antolatu du, Ermuko zinegotziaren omenez. Bertan izan dira Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentea eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea, besteak beste.
Bingen Zupiria: "Segurtasuna zerbitzu publiko bat da erakundeoi herritarrei entzutea dagokigu"
Gaur izan da Basque Segurtasun Foroaren lehen saioa, Gueñesen (Bizkaia). Euskadiko segurtasun integralari buruzko diagnostiko partekatua lortzeko eta arlo horretako etorkizuneko erronkei heltzeko hasi berri den hausnarketa estrategikoko prozesuak erakundeetako, gizarteko, hezkuntzako eta ekonomiako eragile guztiak inplikatu nahi ditu.
Asiron: "Eskuina eta ultraeskuina San Saturninon elkartzen dira, iraintzeko eta erasotzen saiatzeko asmoz"
"Ni konbentzituta nago, aurreko egunean Udaltzaingoaren esku-hartzeagatik ez bada eraso egingo zizkigutela, baina ez dut beste neurririk hartzeko asmorik, orain publikoki salatzeaz gain", salatu du Iruñeko alkateak.