PSOE 7,3 puntu jaitsi da CISean, Cerdanen auziaren ostean, baina, gutxigatik bada ere, irabazi egiten dio PPri
PSOEren estimazioak behera egin du, PPk irabazi egiten dio boto asmo zuzenean eta Vox % 18,3ra igo da, inoizko emaitzik onena. EAJk bi hamarren egin du gora boto estimazioan ( % 0,8) eta EH Bilduk 3 hamarren egin du behera (% 0,9).
PSOEk zigor gogorra jaso du Cerdan auziaren ostean, eta 7,3 puntu galdu ditu boto estimazioan CISen azken barometroan, baina, hala eta guztiz ere, puntu erdi ateratzen dio PPri. Izan ere, popularrek ez dute sozialesten eskandaluaren etekin zuzenik ateratzen bototan, eta 0,8 puntu galduko lituzkete.
Vox da indar politiko guztien gorakadarik handiena izan duena, hirugarren postua sendotu eta 5,7 puntu gehiago lortu baititu hilabete batean. Uztailaren 1etik 7ra, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia kartzelan sartzeagatik krisi politiko betean, telefonoz egin dira lagin gisa hartu diren 4.018 elkarrizketa.
Balizko hauteskunde orokorren aurrean, sozialistek botoen % 27 lortuko lituzkete, PPk % 26,5 , Voxek % 18,9 eta Sumarrek % 7,8, ekaineko inkestarekin alderatuta 0,8 puntu igota.
Horrela, Ikerketa Soziologikoen Zentroak aurreko inkestan PSOEri PPrekiko emandako zazpi puntuko aldea, legegintzaldi osoko handiena, puntu erdiko tarte estuan geratuko litzateke orain.
PSOEri eragiten dioten ustezko ustelkeria kasuek mesede egiten diote PPri zuzeneko botoa asmoan (inkestatuek berez diotena, CISeko teknikarien ondorengo haztapenik gabe), baina oso gutxigatik irabazten die sozielistei; barometroak % 18,8 ematen dio PPri eta % 18,3 PSOEri.
Bultzada garrantzitsua duen Voxen, eta 0,8 gora egingo lukeen Sumarren ondoren, Podemos geldituko litzateke, 0,2 igota, botoen % 4,4 arekin.
ERCk ere gora egingo luke, 0,7 puntu, botoen % 2,1era iritsiz, eta Luis Perez "Alvise"-ren Se Acabó la Fiesta alderdiak ere bi hamarren egin du gora %1,7raino..
Junts hamarren bat jaitsi da, botoen % 1 zenbatetsita, EH Bilduk hiru hamarren galdu ditu eta % 0,9 geratu da, EAJren aurretik, zeinak bi hamarren gora eginda % 0,8ra iristen den. Horien azpitik geratu dira BNG (% 0,7), CC (% 0,3) eta UPN (% 0,1).
Herritarren kezkei dagokienez, "ustelkeria eta iruzurra" da inkestatuen bigarren arazoa, eta kezken lehen postuari eusten dio etxebizitzaren arazoak.
Kezkei buruz galdetuta, inkestatuen % 30ek etxebizitza aipatzen du, eta % 25,3k ustelkeria (13,6 puntu egin du gora hilabete bakarrean), baita immigrazioa (% 18,4) eta "Gobernua eta alderdi politikoak" (% 17,8) ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.