Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxea auzipetu du, herriko tabernen auziarekin lotuta
Santiago Pedraz magistratuak 2002a eta 2019a bitartean ETAko “buruzagi nagusietako bat” izatea egotzi dio, eta erakundearen disoluzioa iragarri izana nahikoa froga dela uste du horretarako.
Josu Urrutikoetxea, artxiboko irudi batean. EITB
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Josu Urrutikoetxea auzipetu du, ETAko buruzagietako bat izatea egotzita, herriko tabernen auziari lotuta.
Pedraz epaileak sumarioa itxi eta Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretora bidali zuen iaz. Bigarren Zigor Aretoak, ordea, atzera bota zuen auzia amaitutzat emateko erabakia, Dignidad y Justicia elkarteak egindako eskaria aintzat hartuta.
Autoan zehaztu duenez, nahikoa zantzu dago 2002a eta 2019a bitartean Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi nagusietakoa izan zela baieztatzeko. Zehazki, erakunde edo talde terroristako zuzendaritzako kide izatea leporatzen dio epaileak.
2019an atxilotu zutenean atzemandako dokumentazioan oinarrituta erabaki du Auzitegi Nazionalak ETAko buruzagi nagusi gisa auzipetzea. Pedrazen arabera, ETAko kide "mugatu" batzuen eskura zeuden hura atxilotu zutenean konfiskatu zizkioten dokumentuak. Era berean, gaineratu du Urrutikoetxea izan zela ETAren disoluzioa iragarri zuena, eta Espainiako Gobernuko ordezkariekin bildu zela.
Hori dela eta, Urrutikoetxearen aurkako auzia zabaltzea erabaki du.
Urrutikoetxearen aurkako auziak
Herriko tabernena ez da Urrutikoetxearen kontra irekita dagoen auzi bakarra. Horien artean daude Guardia Zibilaren Zaragozako kuartelaren kontrakoa eta Barajasko T4 terminalaren aurkako atentatuaren harira zabalik dagoen prozesua eta herriko tabernen auzia.
Gaur egun, Urrutikoetxea (74 urte) Lapurdin bizi da, baldintzapeko askatsunean.
Zure interesekoa izan daiteke
PPk alkategai berdinekin jarraituko du Bilbon, Donostian eta Iruñean eta Iñaki Garcia Calvo estreinatuko da Gasteizen
Alderdi Popularrak datorren urteko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako hiriburuetarako hautagaitzak ofizial egin ditu gaur Galizian, Santiagon, egindako ekitaldi batean.
Frankismoak hildako 3.700 lagunak eta milaka errepresaliatuak gogoratu dituzte Nafarroako elkarte memorialistek
San Frantzisko plazan egin duten ekitaldian, Ansoleagako Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean, loreak jarri dituzte errepresioaren biktimen omenezko plakaren ondoan. Horrez gainera, agintariei eskatu diete eraikin hori oroimenerako leku izenda dezatela.
PSE-EE kritiko azaldu da EAJko eta EH Bilduko alkateek elkarrekin Bergaran egingo duten ekitaldiarekin
Jose Ignacio Asensio PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiaren esanetan, beren subiranotasun obsesioaren erakusle izango da ekitaldia. Hala, gizartea zatitzea leporatu die bi alderdiei, eta abertzaleentzako soilik izango den gizarte bat eraiki nahi izatea.
Altxamenduaren ondoren emakumeek jasan zuten jazarpena gogoratu du Ana Ollok
Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako kontseilaria Lodosan izan da, 1936ko estatu-kolpearen ondoren fusilatutako 136 pertsonen omenaldian parte hartzen. Iruñearen ondoren, Lodosa izan zen Gerra Zibilean hilketa gehien jasan zituen udalerria.
Lourdes Herrasti eta Paco Etxeberria omendu dituzte, memoria demokratikoa berreskuratzeko egindako lanagatik
Gerra Zibilaren hasieraren 90. urteurrena dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekitaldi instituzionala egin du ostiral honetan Aieteko Jauregiaren lorategietan, Giza Eskubideen Etxearen egoitzan.
Negoziatzen ari diren transferentzien inguruko proposamen berriak jaso ditu Jaurlaritzak: Gizarte Segurantza eta portuak
Bi aldeek adostutakoaren arabera, akordioak abuztua baino lehen itxita beharko luke. "Hori da gure epemuga, eta epemuga horrekin lanean ari gara", adierazi du aste honetan Maria Ubarretxena Gasteizko Gobernuko bozeramaileak.
Bingen Zupiria: "Inola ere ez da gure politika inmigrazioa eta segurtasuna nahastea"
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak nabarmendu du bere Sailaren politika “ez dela inola ere immigrazioa eta segurtasuna nahastea”, Arartekoaren azken agiriaren harira. Horrekin batera, adierazi du euskal gizarteak “eskatzen duela legeak eta arauak betetzen ez dituenarekin, izan kanpokoa edo izan hemengoa, gogorrak izatea”. ‘Basque Segurtasun Foroa: Segurtasun Integrala eta komunitatea’ udako ikastaroaren itxieran egin ditu adierazpenak.
12 urtean pantaila handirik ez duela jarri argudiatu du Aburtok eta Etxeberriak finala Plaza Berrian ikusteko gonbita egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak azaldu duenez, Munduko Futbol Txapelketako finala ikusteko pantaila erraldoiak jartzeko eskaera bakarra jaso du Udalak, PPrena, eta onartu egin du. Gasteizko Udalak Plaza Berrian pantaila erraldoia jarriko du eta Maider Etxebarria alkatea Espainiako kamiseta jantzita agertu da kazetarien aurrera eta igandean Plaza Berrira joateko deia egin du.
EAJk eta EH Bilduk Euskal Herriaren eta Estatuaren arteko harreman politiko berri bat aldarrikatu dute adierazpen bateratu batean
Ekimena Foruen abolizioaren 150. urteurrenarekin eta Bergarako Alkate Mugimenduaren 50. urteurrenarekin bat dator; bi efemerideak igande honetan gogoratuko dituzte.
Giza Eskubideen Behatokiaren txosten batek Estatuko aparatuak lotu ditu Perturren desagerpenarekin
40 orrialdeko txosten baten bidez, ondorioztatzen du Perturren desagerpena Estatuko aparatu polizial edo parapolizialen operazio baten ondorio izan zela, eta haren ingurune politikotik etorritako lankidetza batek erraztu zuela.