Presoen defentsarekin lotuta auzipetutako 47 lagunak irailaren 16an epaituko dituzte
Irailaren 16an hasiko da Auzitegi Nazionalean presoen eskubideen defentsarekin lotuta auzipetutako 47 lagunen aurkako epaiketa, eta aurreikusitakoaren arabera, gutxienez, hiru hilabeteko iraupena izango du.
11/13 sumarioan auzipetutako pertsona guztiak aske daude gaur egun, epaiketaren zain, duela bospasei urte Guardia Zibilak batzuk atxilotu bazituen ere. Harrezkero 15 egunetik behin epailearen aurrean agertu dira, eta ostegun honetan bertan bidalitako agirian gogora ekarri dutenez, debekatuta izan dute Espainiako Estatutik ateratzea.
"Mobilizazioak antolatzeagatik, presoak epaitegietan defendatzeagatik, bitartekari lanak egiteagatik eta senitartekoak izateagatik epaituko gaituzte", salatu dute.
"Estatuaren estoldetan jaiotako aldrebeskeria juridiko eta soziala da hau. Gure lana publikoa izan da, eta helburu jakin batzuk izan ditugu: euskal presoen eskubideak defendatzea, behingoz Euskal herrian bake eta justizia agertoki bat posible izan dadin", gaineratu dute.
Fiskaltzak 8 eta 20 urte bitarteko zigorrak eskatu ditu
Fiskaltzak 8 eta 20 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu ditu presoen abokatuen eta Herrira, Jaiki Hadi, Etxerat eta EPPK kolektiboen kontrako operazioekin lotuta auzipetu dituzten 47 lagunentzat.

Abokatuen kasuan, 11 urteko zigorra eskatu dute gehienentzat, baita Etxerateko kideentzat ere. EPPKren bitartekari izateagatik epaituko dituzten auzipetuentzat, berriz, 8 eta 14 urte bitarteko zigorrak eskatu dituzte. Arantza Zulueta abokatua dago horien artean.
Azkenik, Herrira mugimenduan parte hartzeagatik zigortu nahi dituzten lagunek 13 eta 20 urte bitarteko zigorrei egin beharko diete aurre, baldin eta epaileak fiskalaren eskaria onartzen badu. Fran Balda da, hain zuzen, zigorrik handiena bete beharko duena: 20 urte eta erdi.
Zure interesekoa izan daiteke
Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.
Lehendakaria: “Adostutakoa oso ona izango da euskal ekonomiaren lehiakortasunarentzat eta ongizatearentzat”
Egungo egoerak lankidetza erritmo handiagoa eskatzen duela esan du Imanol Pradales lehendakariak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin transferentzien inguruko akordioa lortu ostean.
Delituak errepikatzen dituztenei aplikatu beharreko irizpideak gogortzea adostu dute Pradalesek eta Sanchezek
Arma zuriak eramateagatik indarrean dagoen zehapen-araubidea indartu egingo da, aldaketak bultzatuko dira delituak errepikatzen dituzten delitugileekin erabili beharreko araudian, eta Ertzaintzak atzerritartasun esparruan parte-hartze operatibo "erabilgarria" izatea erraztuko da.
Euskadik aireportuen kudeaketan parte hartuko du, lehendakariak Pedro Sanchezekin adostu ostean
Bilkurak bestelako akordio batzuk ere ekarri ditu, hala nola herritarren segurtasuna hobetzekoak edo industria arloko enpresa ertain eta txikiei laguntzeko neurriak.
Pradales Sanchezekin bildu da Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertzeko
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa ere aztertuko dituzte. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Aldebiko Batzordearen laugarren bilera dute gaurkoa Moncloan.
Euskal Herria Bateraren ekitaldia
Lizarratik zuzenean, Aberri Egunaren ospakizun bateratua.
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Korrika eta 2026ko EITB Maratoiaren kausa
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.