Herritar, ordezkari politiko eta instituzionalek azken agurra eman diote Rubalcabari
14:00etan itxi dute larunbat honetan, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusi ohiaren hil-kapera, Madrilgo Diputatuen Kongresuan, eta etengabeak izan dira gaur ere bisitak. Atzo, ostirala, hil zen politikari ezaguna, ictus baten ondorioz.
Dozenaka politikari eta ordezkari sozial zein instituzional igaro dira bertatik Perez Rubalcabari azken agurra emateko eta senideak babesteko. 8.000 herritar inguru ere joan dira azken bi egun hauetan Diputatuen Kongresuan jarritako hil-kaperara. Atzo 20:30ean ireki zutenetik, ilara luzeak izan dira Kongresu inguruan eta herritar horietako asko arrosa gorriak eskuan hartuta bertaratu dira.
Rubalcabaren hilkutxa bi banderarekin estali zuten atzo: Espainiako bat eta PSOEko beste bat, ukabila eta arrosaren ikurrarekin. Atzean, 'Bakea eta askatasuna dira bizitzeko gure era' esaldia duen kartela, buruzagi sozialistaren argazki irribarretsu baten ondoan.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea 09:00ak zirenean iritsi da Kongresura, eta Ana Pastor ganberako presidenteak egin dio harrera. Adriana Lastra, Micaela Navarro eta beste hainbat ministro sozialista ere bertan ziren lehen ordutik.
Pilar Goya, Rubalcabaren emaztea, pitin bat beranduxeago iritsi da, senide eta lagunak ondoan zituela. Alargunak eta senideek familia sozialista izan dute lagun Kongresuan jarritako hil-kaperan. Felipe Gonzalez, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Pedro Sanchez Espainiako hiru presidente sozialistak elkartu dira bertan.
Euskal sozialistak eguerdi aldera iritsi dira alargunari doluminak adieraztera: Idoia Mendia, Patxi Lopez, Jesus Egiguren, Rodolfo Ares eta Iñaki Arriola sailburua, besteak beste. Han izan dira Ramon Jauregui, Maria Chivite PSNko burua eta Jose Luis Corcuera eta Joaquin Almunia ministro ohiak ere. Kataluniatik Jose Montilla, Miquel Iceta eta egungo PSCren buruzagitza guztia joan da.
EAJren izenean Aitor Esteban eta Jokin Bildarratz Kongresuko eta Senatuko bozeramaileak izan dira eta alargunari nahiz Sanchez presidenteari Andoni Ortuzarrek idatzitako gutun bana eman diete.
PPko Federico Trillo, Pilar del Castillo eta Isabel Tocino ministro ohiak ere hil-kaperan izan dira gaur, eta Justiziaren arlotik Baltasar Garzon epailea ere ikusi ahal izan da.
Juan Carlos eta Sofia errege-erregina emerituak eta Portugaleko lehen ministro sozialista ere azken agurra ematera joan dira hil-kaperara, eta kultur mundutik Victor Manuel eta Ana Belen abeslariak izan dira Kongresuan.
Intimitatean ehortzi dute
14:00ak aldera atera dute hil-kutxa Kongresutik beilatokiko autoan sartzeko. Lehoien Atetik atera dute hil-kutxa, oso gutxitan irekitzen den tokitik, hain zuzen ere.
Dozenaka lagun zeuden kanpoan zain eta txaloka nahiz "ez zaitugu ahaztuko" oihuen artean agurtu dute. Alargunarentzat eta Sanchez presidentearentzat ere animo mezuak izan dituzte.
Jendea tarte luzez egon da txaloka eta hunkitu egin dira han ziren buruzagi sozialistak eta Perez Rubalcabaren senideak. Pilar Goya alarguna agurtu dute ondoren, eta hilotza lagunduz abiatu dira hilerrirantz.
Arratsaldean erraustu dute Tres Cantoseko hilerrian (Madril) eta igandean, 17:00etan izango da hileta, intimitate osoan.
Oihal handi bat zintzilikatu dute Ferrazen "Eskerrik asko Alfredo" zihoena
Rubalcabaren omenezko pankarta edo oihala zintzilikatu du PSOEk bere Madrilgo egoitzaren atarian. Perez Rubalcabaren argazki bat ageri dira bertan eta "Eskerrik asko Alfredo" hitzak.
Alderdi sozialistak bihar berrekingo die M26 hauteskundeetako ekitaldiei, ezusteko heriotza hau dela eta egin duten geldialdiaren ondoren.
Albiste gehiago politika
Santos Cerdanen enpresako administratzaile Antxon Alonsok uztailaren 22an Senatuan agerraldia egitea eskatu du PPk
Popularren arabera, enpresari gipuzkoarra "ustelkeria sareko gakoetako bat izan da" politikarekin duen loturagatik, "Cerdanen enpresako administratzaileaz gain, Sanchezek aurkeztu zuen zentsura-mozioaren lorlea baita".
Rebeca Torro, PSOEko Antolakuntza idazkari berria
Santos Cerdan ordezkatuko du alderdiko hirugarren kargu garrantzitsuenean, alderdiak jakitera eman dutenez. Halaber, Sanchezek alderdiaren Erakundearen hiru ondoko izendatu ditu, bi gizon eta emakume bat.
PPk eta PSOEk asteburu erabakigarria izango dute 'Cerdan auziaren' krisiaren ostean
Ostiral honetan, PPk Feijoo lider gisa sendotzeko kongresua abiatuko du Madrilen. PSOEren Batzorde Federala, berriz, ‘Cerdan auziaren’ eragin handiak markatutako testuinguruan egin da.
Albiste izango dira: PPren kongresua eta PSOEren batzorde federala, Gasteizko lorezainen greba eta Independence Day
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
'Begoña Gomez auzia'-n Gorenak Bolaños ikertzearen aurka agertu da Fiskaltza
Juan Carlos Peinado epaileak Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ikertzea eskatu zuen, lekukotza faltsua eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita, baina Prieto fiskalak uste du epailearen azalpena ez dagoela behar bezala arrazoituta eta oinarrituta eta Onarpen Aretora bideratu du eskaera.
Santos Cerdanek helegitea aurkeztu du ezarri dioten espetxeratzearen aurka
PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak apelazio helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenean, bera ustezko ustelkeria sarean nahasteko froga nahikorik ez dagoela argudiatuta.
EH Bilduko Irati Jimenez izango da Nafarroako esleipen publikoak ikertuko dituen batzordearen burua
Pedro Gonzalez (UPN) izango da presidenteordea, eta Idazkaritza, berriz, Blanca Regulezen (Geroa Bai) ardura izango da.
Otegik onartu du bitan bildu zela Antxon Alonsorekin eta horren bitartez ezagutu zuela Cerdan
Ustez 'Koldo auzia'n nahastutako Alonso enpresari elgoibartarra lagun baten laguna dela adierazi du EH Bilduren idazkari orokorrak, eta horrek bitartekari lanak egin zituela bera eta PSOEren Antolakuntza idazkaria bildu zitezen.
Gasteizko Udalak hiru urtean babestutako 3.000 etxebizitza eraikitzeko plana iragarri du
PSE-EEk eta EAJk osatzen duten Udal Gobernuak Arabako hiriburuko hainbat gune tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera onartu duen egun berean jakinarazi du alkateak etxebizitza babestuak eraikitzeko plana.
Estebanek PPri aurpegiratu dio EAJ "zerikusirik ez duen" sare batean "nahastu" nahi izatea
EAJren presidenteak onartu du bi alderdien arteko harremanak ez daudela unerik onenean, batez ere, azken sei hilabeteetan popularrek jeltzaleei egindako "eraso argien" ondoren.