MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esako alkateak epaitegietara eraman du frankismoko biktima bat, bere lekukotzagatik

Bere aitonari buruz esandakoa zuzentzeko eskatu dio Roberto Martinezek Carmen Garciari, 1936an frankistek fusilatutako zinegotzi errepublikar baten alabari. Bereak ez ziren lurrez jabetzea egotzi zion

Memoria historikoak polemika iturri izaten jarraitzen du. Nafarroa, horren azken adibide. Esako alkateak frankismoko biktima bat epaitegietara eraman du haren familiaren inguruan emandako lekukotzagatik, Noticias de Navarra egunkariak berri eman duenez. 

Bere aitaren aldeko aitonari buruz esandakoa zuzentzeko eskatu dio Roberto Martinez alkateak Carmen Garciari, 1936an frankistek fusilatutako zinegotzi errepublikar baten alabari. Zehazki, bereak ez ziren lurrez jabetzea egotzi zion otsailean Youtubera igotako bideo batean.

Carmen Garciaren hitzetan, Isidoro Martinezek (frankismo garaian alkate izandakoa) Garcia familiaren eta herriko beste batzuen lurren jabe egin zen. Roberto Martinez bilobaren esanetan, ostera, ez dago inolako frogarik.

Emakumeek frankismo garaian pairatutako errepresioa aztertzen duen ikerketa-lan baten barruan jaso zuten Carmen Garciaren lekukotza. Zehazki, Nekane Ruano Historia irakasleak egindako doktoretza tesiaren baitan kokatu behar da. Ruanok salatu duenez, Garciaren aurkako auzibidea memoria historikoaren aurkako eraso larria da.

Ruanok azaldu duenez, dokumentu frankistek erakusten dute garai hartan ondasunak konfiskatu zirela eta Frente Popularra ezkerreko koalizioa babestu zutenei isunak jarri zitzaizkiela.

Aste honetan ospatu den kontziliazio saioan, Carmen Garciak esandakoari eutsi zion eta ez zen akordiorik izan bi aldeen artean. Orain ikusteke dago salaketak zein ibilbide izango duen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X