Legebiltzarrak 4 Hezkuntza sailburu jo ditu erantzule politikotzat jantokien auzian
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetako jantokietan zerbitzua ematen zuten enpresen auzian Eusko Jaurlaritzako lau Hezkuntza sailburuk ardura politikoa izan zutela ondorioztatu du Legebiltzarreko ikerketa batzordeak.
Ikerketaren ondorioak biltzen dituen dokumentua onartu dute Gasteizko Ganberan arratsalde honetan. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk testuak babestu dute; EAJ eta PSE-EE, berriz, kontra agertu dira.
Larraitz Ugarte EH Bilduko legebiltzarkideak idatzi du ebazpena eta Elkarrekin Podemosek zenbait zuzenketa egin dizkio. Horrenbestez, osoko bilkura onartuko beharko dute orain.
Nolanahi ere, ikerketak frogatutzat eman du eskola jantokietan zerbitzua eskaintzen zuten enpresek prezioak hitzartu zituztela eta horrek 70, 8 eta 80,2 milioi euro arteko gain-kostua eragin ziola administrazio publikoari.
Halaber, 2003 eta 2017 urteen artean Hezkuntza sailburu izan direnak arduradun politikotzat jo ditu: Eusko Alkartasuneko Anjeles Iztueta eta Tontxu Campos; PSE-EEko Isabel Celaa; eta Cristina Uriarte (EAJ) egungo sailburua.
Ikerketa batzordeak salatu du Hezkuntza Saileko goi-karguek ez zutela ezer egin enpresa horiek prezioak hitzartu zituztenaren zantzuak izan arren eta aurrerago ez zutela administrazio publikoak jasan zuen gain-kostuari erantzuteko neurririk hartu.
Galera publikoa 28,7 eta 33,7 milioi euro artekoa izan zela eta familiek jantokietako kuotaren bidez 42,1-48,5 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela ebatzi dute.
Legebiltzarreko ikerketa batzordea 2018ko otsailean jarri zuten martxan, auzi horretan ardura politikorik ote zegoen argitzeko.
Aurrez, Lehiaren Euskal Agintaritzak frogatutzat eman zuen zazpi enpresak merkatua banatu eta prezioak hitzartu zituztela 2003tik 2015era bitartean. 18 milioi euroko isuna ezarri zieten.
Gerora, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin zuen enpresa horiek prezioak hitzartu zituztela, baina Eusko Jaurlaritzak hori ekiditeko ezer egin ez zuelako izan zela erantsi zuen. Hortaz, konpainiei ezarritako isuna % 60 murriztu zuen.
Legebiltzarreko ikerketaren ondorioak ildo beretik doaz. Eskoletako jantokietan zerbitzua ematen zuten enpresek prezioak hitzartu zituztela eta horrek administrazio publikoari dirua galtzea eragin ziola dio. Eusko Jaurlaritzako arduradunek iruzur horretan parte hartu ez zutela, baina enpresei egiten utzi ziela ondorioztatu du.
Larraitz Ugartek esan du lau kontseilariak arduradun politikotzat jotzen badituzte ere, erantzukizun handiena 2013ko goi-karguek daukatela nabarmendu du, ordurako salaketa publikoak egon zirelako eta, hala ere, Jaurlaritzak ez zuelako neurririk hartu.
Hala ere, Ugartek zehaztu du txostena ez dutela Fiskaltzaren esku utziko, ez dutelako delitu zantzurik topatu ez maila teknikoan, ezta arlo politikoan ere.
Jose Ramon Becerrak (Elkarrekin Podemos) adierazi du "enpresa horiek bidegabe eraman zuten dirua berreskuratzen" ahalegindu beharko litzatekeela orain Eusko Jaurlaritza, baina oraingoz bide horretan inolako urratsik eman ez duela salatu du.
Carmelo Barriok (PP) esan du ikerketak erakutsi duela enpresak legez kanpo aritu zirela eta horrek galdera ekonomikoak eragin zizkiela administrazio publikoari nahiz familiei.
David Latxagak (EAJ) salatu du ikerketa ez dela zehatza izan eta egungo Hezkuntza Saileko arduradunak "epaitzen" saiatu direla egotzi die batzordeko kideei.
Jose Antonio Pastorrek (PSE-EE) eren antzeko adierazpenak egin ditu eta ukatu egin du enpresa horien jokabideak familiei kalte ekonomikoak ekarri zizkienik.
Bestalde, goizean, txostenaren berri izan aurretik, Josu Erkorekak esan du ez dagoela eskola jantokietako auzirik, "Eusko Jaurlaritzak beti zuzen jokatu izan duelako".
Ildo horretan, gogora ekarri du EAEko Fiskaltza Nagusiak ez zuela irregulartasunik antzeman eta, ondorioz, ikerketa artxibatzea erabaki zuela.
Halaber, Lehiaren Euskal Agintariak Eusko Jaurlaritzak iruzur horretan parte hartu ez zuela ebatzi zuela esan du. Beraz, "nabarmena da Jaurlaritzak behar bezala jokatu zuela".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.