PSOEk 3,5 puntu galduko lituzke A10ean
PSOEk 3,5 puntu galdu ditu, % 27rainoko babesa lortu arte, Ikerketa Soziologikoen Zentroak A10eko hauteskundeetarako boto-asmoaren berri jakiteko irailaren 1etik 18ra bitartean egin duen inkestan.
CISek uztailean egindako inkestaren metodologia aldatu egin du eta boto-zuzena neurtzeaz gain boto-asmoa ere neurtu du, gaur ezagutzera eman dutenez.
Metodologia berri horren arabera, sozialistek hauteskundeak irabaziko lituzkete, botoen % 34,2rekin; atzetik, PP (% 17,1) egongo litzateke.
CISek Unidas Podemosi emandako boto-asmoa bereizi du aurrenezkoz.
Pablo Iglesiasen alderdiak (Podemos) % 11,2 lortuko luke; Ezker Batuak, % 3,3; eta, En Comú-Podem alderdiak, % 1. Hirurak gehituta koalizioak % 15,5 lortuko luke, Ciudadanosen (% 12,9) aurretik.
Vox alderdiak, berriz, gorakada txiki bat izango luke boto-zuzenean, % 3,4tik 4,5era igoko bailitzateke, eta botoen % 7,5 lortuko luke.
Inkestatuen boto-asmoaren arabera, ERCk % 3,7 lortuko luke; JxCatek, % 2; EAJk, % 1,6; eta, EH-Bilduk, % 1,2.
Emaitza horiek utzi ditu irailaren lehen 18 egunetan egin zuten inkestak, Pedro Sanchezen inbestidura negoziatzen ari zirela, baina akordioa helezina zela argi zegoenean. Halaber, elkarrizketatuen buruan ez zegoen oraindik Iñigo Errejonen alderdia hurrengo hauteskundeetan egongo zenik.
Zure interesekoa izan daiteke
"Eskubideen eta subiranotasun energetikoaren 'amerria'" aldarrikatuko du Sumarrek Aberri Egunean
Bere eredua EAJren "Petronor ereduaren kearekin" jarri du aurrez aurre.
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".