MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urriaren 21ean edo 22an aterako dute hobitik Franco diktadorea

Espainiako Gobernuko iturriek baieztatu duenez, behin Erorien Harana itxita, bi egun horietako batean izango da desobiratzea.
Erorien Harana. Artxibok irudia.

Urriaren 21ean edo 22an aterako dute Erorien Haraneko hobitik Franco diktadorea. Hala baieztatu dute gaur Espainiako Gobernuko iturriek, eguna eta ordua zehazteko azken izapideak egiten ari direla aitortu ondoren.

Oztopoz eta errekurtsoz jositako prozedura luze baten ondoren, joan den ostiralean itxi zuten Erorien Harana, exhumaziorako azken aurreko urratsa.

Francisco Francoren gorpuzkiak hobitik atera eta Mingorrubioko hilerrian hobiratzeko Espainiako Gobernuaren erabakia zuzenbidezkoa dela erabaki zuen aho batez Auzitegi Gorenak irailaren 24an. Ordutik, besteak beste, hirigintzarekin lotutako baimenak tarteko, Madrilgo epaile bat, edota Erorien Haraneko priorea ahalegindu dira diktadorearen desobiratzeari zangotrabak jartzen, baina ez dute lortu.

Familiari 48 ordu lehenago jakinaraziko diote desobiratzea noiz izango den, eta prozesua diskrezio osoz egingo dutela esan du Espainiako Gobernuak. Dolores Delgado Justizia ministroak egingo du notario lana Espainiako Erresumaren izenean, eta hedabideek ez dute izango Erorien Haraneko basilikan eta Mingorrubioko mausoleoan sartzeko baimenik.

Francoren senideek Auzitegi Konstituzionalera jotzeko asmoa agertu dute.

Albiste gehiago politika

MADRID, 12/06/2025.- El diputado socialista Santos Cerdán durante el pleno celebrado este jueves en la Cámara Baja. EFE/ Borja Sanchez-Trillo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Servinabarrek ukatu egin du Santos Cerdanekin inolako loturarik duela

Enpresa eraikitzaileak gogorarazi duenez, ez diote deliturik leporatu "ez UCOren txostenean", ezta ikerketa judizialean ere. Gainera, Antxon Alonso Egurrola administratzailearen eta Cerdanen arteko harremana "pertsonala" eta "bakoitzaren jarduera profesionaletatik kanpokoa" dela gaineratu du.

Gehiago kargatu