Bizkaiko diputatu berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bea Fanjul (PP): 'Harro nago EAJri eserlekua kendu diodalako'

Atzerrian bizi diren hautesleen botoak Alderdi Popularrari eman dio diputatua, EAJren kaltetan. Fanjulen ustez, "nazionalismoa baztertzailea da".
Bea Fanjul, Alfonso Alonso eta Raquel Gonzalezekin batera. Argazkia: @PPVasco

EAJk Bizkaiko zazpigarren diputatua galdu eta hura PPren mesedetan joan ostean, Bea Fanjul Alderdi Popularraren diputatu berria elkarrizketatu dute Radio Euskadiko "Ganbara" saioan.

Ordezkaritza irabazi berritan, pozik agertu da Fanjul: "Harro nago EAJri eserlekua kendu diodalako". Haren ustez, jeltzaleek "bi aurpegi dituzte; hauteskundeetan moderatu gisa janzten dira, baina gero Bilduri ematen diote eskua euskal gizartea zatitzen duen Estatutu proiektu bat inposatzeko".

Fanjulek nabarmendu duenez, "nazionalismoa baztertzailea da", eta horri aurre egiteko, eta bereziki EH Bilduri, joango da Kongresura. Era berean, Pablo Casado PPko buruzagiari eskerrak eman dizkio emandako konfiantzagatik. 

Gogorazi duenez, EAEko PP da apirileko hauteskundeekin alderatuta botoetan gehien hazi den alderdia.

________________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X