2020an DBE % 4 igotzea adostu dute Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek
Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) % 4 igotzea adostu dute, 2020ko aurrekontuak onartzeko negoziazioen baitan. 16 milioi euro gehiagoko inbertsioa suposatuko du igoera horrek.
Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko iturrietatik azaldu dutenez, akordio hori aurrerapausoa da aurrekontuak onartzeko aurreakordioaren baitan, baina oraindik hainbat gai kolokan daude eta ituna ez dago erabat itxita.
Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuak % 2ko igoera jasotzen zuen, eta alderdi morearen hasierako eskaera % 8koa zen. Azkenean, bi aldeak ados jarri dira % 4ko igoeran.
Aurreko asteartean aurreakordioa lortu zuten bi aldeek, eta Lander Martinez Elkarrekin Podemosen bozeramaileak azaldu zuenez, horri esker, 200 milioi nora bideratu erabaki ahal izango dute datozen bi urteetan.
200 milioi horietatik, 59 hezkuntza publikoko neurrietara, berdintasunera, klima aldaketara eta beste alor batzuetara bideratuko dira. Orain, 16 milioi DBE hobetzeko erabiltzea adostu dute.
EH Bilduren kritika
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko du aurrekontuen aurka, eta salatu du % 4ko igoerak ez dituela azken urteotako murrizketak irauliko. Horregatik, Elkarrekin Podemosek Jaurlaritzaren alternatiba ezkertiarra osatzeari "uko" egin diola iritzi dio.
Nerea Kortajarena EH Bilduren legebiltzarkidearen arabera, Elkarrekin Podemosek Jaurlaritzaren Aurrekontu proiektuari jarri dizkion zuzenketek agerian uzten dute gizarte politiketan eta energia iraunkortasunean "erabateko lehentasuna duten aldarrikapenak albo batera utzi" dituela.
EH Bilduren legebiltzarkideak uste du diru-laguntza horretan lau puntuko igoera ontzat hartzea "azken urteotako murrizketa guztiak onartzea" dela.
PPren kritika
Anton Damborenea PPren gai ekonomikoetarako arduradunak "oso txar"tzat jo du Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua, eta azpimarratu du Elkarrekin Podemosekin egindako aurreakordioaren "podemizazioarekin errentagarriago" izango dela "mundu guztiak DBEn apuntatzea lan egitea baino".
"Ez du ezer planteatzen kalean bizi den jendearen alde, neurri guztiek Jaurlaritzaren aurrekontutik bizi direnei egiten die mesede, DBEdunei bereziki", adierazi du Damboreneak.
Zure interesekoa izan daiteke
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak erakustea
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPNren, PPren eta Maria Chivite Nafarroako presidentearen haserrea eragin du.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.