Gizateriaren aurkako krimenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martin Villa epaitu eta zigortzeko kanpaina bultzatzea eskatu dute hainbat elkartek

Martxoak 3 Biktimen Elkarteak adierazi duenez, Espainiako ministro ohiak Argentinan duen bista atzeratzea "aukera bikaina" da kanpaina "are indar handiagoz" bultzatzeko.
Frankismoaren krimenen aurkako hainbat elkartetako kideen prentsaurrekoa
Frankismoaren krimenen aurkako hainbat elkartetako kideen prentsaurrekoa. Argazkia: Martxoak 3

Frankismoaren krimenen aurkako elkarteen ustez, Rodolfo Martin Villa ministro ohiaren zitazioa atzeratzea "aukera ezin hobea da, hurbiltasun handiagotik, kanpaina are indar handiagoz bultzatzeko", gizateriaren aurkako krimenengatik auzipetu, epaitu eta zigortu dezaten.

Bihar, asteazkena, Servini Argentinako epailearen aurrean Martin Villak egin behar zuen agerraldia atzeratu ostean, Martxoak 3 Biktimen Elkarteak, Sanferminak 78 Gogoan, Goldatu, Ahaztuak eta Egiari Zor elkarteek prentsaurrekoa eman dute Gasteizen, gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Eguna dela eta.

Elkarte horietako ordezkariek adierazi dutenez, ezin dute egun hori ospatu: "Egia, justizia, erreparazioa eta Estatuko indarkeriaren biktimentzako ez errepikatzeko bermeak aldarrikatzen ditugun pertsona guztientzat, gaur Inpunitatearen Eguna izaten jarraitzen du".

Ikerketa 2020ko martxoaren 20an egingo dute, Argentinako enbaxadan, Madrilen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X