EAEko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskunde kanpaina astebetera murriztea eskatu du Equok

Alderdi ekologistak "irizpide sanitario argia, publikoa eta objektiboa" eskatu du, "egoera sanitarioak hala eskatzen badu, hauteskundeak geldiarazi edo berraktibatu ahal izateko".
Jose Ramon Becerra Equo Berdeak alderdiko lehendakarigaia
Jose Ramon Becerra Equo Berdeak alderdiko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

Hauteskunde kanpaina erdira murriztea eta hamabost egun iraun beharrean astebete irautea proposatu du astelehen honetan Equo Berdeak alderdiak.

Equok ohar batean azaldu duenez, kanpaina ohikoa ez bezalakoa izango da, koronabirusaren pandemiagatik, eta osasun irizpideetara egokitu behar da, kutsatzeak saihesteko segurtasun neurriekin.

Alderdi ekologistak eskatu du uztailaren 12rako hauteskundeetarako deialdiak "irizpide sanitario argia, publikoa eta objektiboa" izan dezala, "egoera sanitarioak hala eskatzen badu, bertan behera utzi beharrean, hauteskundeak geldiarazi edo berraktibatu ahal izateko".

"Mekanismo hori edukitzeak hauteskunde deialdi berri baten epeak eta tramitazioak arintzea ahalbidetuko luke, baina Urkullu lehendakariak ez du argitu aukera hori aurreikusten den ala ez", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X