Garrido: "Gure militanteen arteko zubiak eraikitzen jarraitzea da gure betebeharra"
"Gure betebeharra orain gure militanteen arteko zubiak eraikitzen, batzen eta konplizitatea areagotzen jarraitzea da, alderdia sendotzeko; aniztasuna landuko dugu Podemos Ahal Dugu osatzen duten pertsonen ikuspegi ezberdinekin, eta horrela gure azterketarako eta ekintzarako gaitasuna aberastuko dugu", ziurtatu du Pilar Garrido diputatuak ohar batean.
Miren Gorrotxategi Podemoseko lehendakarigaia Garridoren zerrendan (Zubiak) aurkeztuko da Erkidegoko Herri Kontseilura, hautagaitzak berak agiri batean jakitera eman duenez.
Zerrendaren izena Zubiak izango da, eta Garrido, Pablo Iglesiasen hurbilekoa, izango da zerrendaburua. David Soto alderdiaren Irungo (Gipuzkoa) bozeramailea zerrendako bigarrena izango da.
Barne-hauteskundeen kanpaina hasteko egun gutxiren faltan eta hautagaitzak aurkezteko epea amaitu ondoren, Pilar Garridok zerrenda osatuko duten izenen berri eman du. Asun Merinero Bizkaiko batzarkide ohia horien artean izango da.
Pilar Garridoren zerrendarekin batera beste sei hautagaitza aurkeztu dira Euskadiko Podemos zuzentzeko.
Gainerako zerrendaburuak Jose Ignacio Vicente Martinez eta Mertxe Saez Ruiz, Leioa eta Gueñeseko (Bizkaia) Podemosen idazkari nagusiak, hurrenez hurren; Rosa Luz Guerrero Berdejo Iruña Okako (Araba) zinegotzia; Rafael Garde Vicinay Gure Esku Dago mugimenduko kidea, Maria Luisa Gadea Nebreda eta Julen Garcia-Borreguero dira.
Podemos Euskadi hauteskunde batzorde tekniko baten esku dago iragan otsailetik, Lander Martinezen zuzendaritzak dimisioa eman zuenetik. Martinezek barne-hauteskundeak galdu zituen. Miren Gorrotxategi gailendu zitzaion, Garridoren sektoreko hautagaia.
Martinezen korronteak Pilar Garridoren zerrenda osatzeari uko egin dio, eta ez da barne-hauteskundeetan lehiatuko, nahiz eta legebiltzarkide gehienak Martinezen hurbilekoak izan. Aurrerantzean militante xumeak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.
Pradalesek euskararen ofizialtasuna Europan defendatuko du, Frantziako Senatuan euskaraz egingo duen hitzaldian
Lehenengo aldiz izango da lehendakari bat Frantziako goi-ganberan, eta agertoki sinboliko hori baliatuko du, euskararen ofialtasunaren defentsan babes instituzional zabalagoa eskatzeko.