Espainiako errege emeritua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Parlamentuak Juan Carlos I.aren koadro bat kendu du

Espainiako errege emerituaren koadroa Gobernu Aretotik kentzeko eskaerak Izquierda-Ezkerra, PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos alderdien babesa eta Navarra Sumaren aurkako botoa izan du.
18:00 - 20:00
Nafarroako Parlamentuak errege emerituaren erretratua kendu du

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege emerituaren koadro bat eraikineko Gobernu Aretotik kentzea adostu dute gaur, astelehenarekin, Mekarako abiadura handiko trena eraikitzeko lanetan ustez komisioak kobratu baitzituen.

Adierazpenak Izquierda-Ezkerra sustatzailearen, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemosen aldeko botoa jaso du, eta Navarra Sumaren kontrakoa.

PSN, baina, Navarra Sumari batu zaio adierazpenaren beste puntu baten aurka egiteko; Diputatuen Kongresuan afera hori ikertzeko batzorde bat egitearen alde egiten zuen puntuaren kontra, hain zuzen ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X