KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniak hamar pertsona baino gehiago biltzea debekatu du lurralde osoan

Bestalde, Terrassa, Granollers, Les Franqueses eta Canovelles hirietako lokal publikoetan edukiera murrizteko neurri gogorragoak ere hartuko dituela aurreratu du Torrak.
Quim Torra, Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE.
Quim Torra, Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE.

Kataluniak lurralde osoan hamar pertsona baino gehiago biltzea debekatzea erabaki du, eremu publiko zein pribatu guztian, lan arloan eta garraioetan izan ezik. Horrela, gobernuak COVID-19ak eragindako izurritea zabaltzea ekidin nahi du, Quim Torra presidenteak astelehen honetan prentsaurreko batean iragarri duenez.

Generalitateko presidenteak Kataluniako Gobernuaren ezohiko bilera deitu du biharko, irailaren 14an eskoletara itzultzeko plana eztabaidatzeko eta onartzeko. Torrak zehaztu du atzematen ari diren kutsatzeen % 70a bilera sozialetan, familiarretan edo lagunekin sortzen dela, eta horren harira zehaztu duela debekua.

Bestalde, Terrassa, Granollers, Les Franqueses eta Canovelles hirietako lokal publikoetan edukiera murrizteko neurri gogorragoak ere hartuko dituela aurreratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X