Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duela 20 urte ETAk hildako Manuel Indiano PPko zinegotzia gogoratu dute Zumarragan

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidentearen esanetan, Euskadiko eta Nafarroako "benetako birusak proetarrak dira, Guardia Zibila mehatxatzen dutenak".
Manuel Indiano PPko zinegotziari omemanaldia Zumarragan
Manuel Indiano PPko zinegotziari omemanaldia Zumarragan. Argazkia: EFE

Duela 20 urte ETAk hildako Manuel Indiano PPko zinegotziari omenaldia egin diote larunbat honetan Zumarragan (Gipuzkoa), Euskadiko PPko 20 ordezkari tarteko, eta Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin batera.

Udaletxearen atzealdean dagoen terrorismoaren biktimei dedikaturiko oroitarrian egin dute lore-eskaintza. Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidentea, Carmelo Barrio Euskadiko PPko talde parlamentarioaren bozeramailea, Jose Luis Arrue Gipuzkoako PPko presidentea, Gonzalo Zorrilla Euskadiko PPko presidentea eta Bilboko, Donostiako eta Tolosako hainbat zinegotzi izan dira bertan.  

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidentearen esanetan, Euskadiko eta Nafarroako "benetako birusak proetarrak dira, Guardia Zibila mehatxatzen dutenak". Altsasun gaur ospatzekoa den Ospa Egunaren harira, Guardia Zibilaren lana txalotu eta defendatu du Iturgaizek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X