Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Francisco Mugica aske utzi dute, ia 29 urtez preso egon ostean

'Pakito' Bidarteko polizia-operazioa atxilotu zuten, 1992an. Ostiral arratsaldean atera da Zuerako espetxetik, 28 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra beteta.
18:00 - 20:00
Francisco Mujika presoa Zuerako espetxetik irten da

Franciso Mugica Garmendia 'Pakito' ostiral arratsaldean geratu da libre, 28 urte eta bederatzi hilabetez preso egon ostean. 67 urte ditu eta azken urteak Zuerako (Zaragoza) espetxean igaro ditu.

2021eko martxora arte jarri zioten zigorra, baina helegitea jarri zuen, Espainiara estraditatu aurretik Frantzian behar baino hilabete gehiago izan zutelako preso. Auzitegi Nazionalak errekurtsoa onartu zuen eta ostiralean atera da kartzelatik, zigorra beteta.

'Pakito' Bidarten atxilotu zuten 1992ko martxoaren 29an, ETAren aurka egindako polizia-operazio handienetako batean.  Jose Luis Alvarez Santacristina 'Txelis' eta Jose Maria Arregi Erostarbe 'Fitipaldi' ere atzeman zituzten orduan.

Frantzian bederatzi urtez egon zen preso eta 2000. urteko otsailean Espainiaren esku utzi zuten. Madrilgo Auzitegi Nazionalak hainbat zigor ezarri zizkion, handiena 1987an ETAk Guardia Zibilak Zaragozan zuen kuartelaren kontrako erasoagatik: 2.354 urteko kartzela-zigorra.  Atentatu hartan hamaika pertsona hil ziren.

Albiste gehiago politika

MADRID, 12/06/2025.- El diputado socialista Santos Cerdán durante el pleno celebrado este jueves en la Cámara Baja. EFE/ Borja Sanchez-Trillo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Servinabarrek ukatu egin du Santos Cerdanekin inolako loturarik duela

Enpresa eraikitzaileak gogorarazi duenez, ez diote deliturik leporatu "ez UCOren txostenean", ezta ikerketa judizialean ere. Gainera, Antxon Alonso Egurrola administratzailearen eta Cerdanen arteko harremana "pertsonala" eta "bakoitzaren jarduera profesionaletatik kanpokoa" dela gaineratu du.

Gehiago kargatu