Gipuzkoako Fiskaltza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Felipe Gonzalezek GALekin lotura izan duen ikertzea eskatu du Pili Zabalak

Gipuzkoako Fiskaltzaren aurrean aurkeztutako ekimenean, ikerbidea abiatzea eskatu du Zabalak, “Felipe Gonzalez salatzeko aukera dagoen argitzeko”.
Pili Zabala, Joxi Zabalaren arreba. Artxiboko irudia: EiTB Media
Pili Zabala, Joxi Zabalaren arreba. Artxiboko irudia: EiTB Media

Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiak GALekin izan dezakeen lotura ikertzea eskatzeko idatzia aurkeztu du du Pili Zabalak Gipuzkoako Fiskaltzaren aurrean. GALek Joxi Zabala anaia hil zion.

Zabalak Podemos utzi zuen, Elkarrekin Podemosen lehendakarigaia izan ondoren. GAL “ikertzen laguntzeko plataforma independente” bat sortu behar zuela iragarri zuen duela hilabete batzuk.

Gipuzkoako Fiskaltzaren aurrean aurkeztutako ekimenean, ikerbidea abiatzea eskatu du Zabalak, “Felipe Gonzalez salatzeko aukera dagoen argitzeko, ustez GALen bitartez atentatuak eta desagerpenak bultzatzeagatik edo Gobernuko presidente karguaz aprobetxatzea giza eskubideen urraketa larriak onartu, finantzatu ala estaltzeagatik funts erreserbatuen bidez”.

1984an CIAk egindako txostena gogora ekarri du Zabalak idatzian. Gonzalezek “terroristen aurka legetik kanpo borroka egiteko mertzenario talde baten sorrera” bultzatu zuen, CIAren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X