Noos auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urdangarin Zaballako espetxera lekualdatu dute

Hirugarren graduan, Arabako presondegira eraman dute, EAEn lan egingo baitu.
20191224104539_inaki-urdangarin_
Iñaki Urdangarin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

Iñaki Urdangarin, Noos auzian zigortua, Zaballako (Araba) espetxera eraman dute zigorretik geratzen zaiona erregimen irekian betetzeko, EAEn lan egingo baitu.

Kartzela Zuzendaritzako iturrietatik jakinarazi dutenez, Felipe VI.a erregearen koinatuak eskatu du Alcala de Henaresetik (Madril) Arabako espetxera joatea, bertan hirugarren graduan daudenentzako modulu irekiak ere badaudelako.

Aipatu iturriek zehaztu dute Urdangarinek erregimen irekia eman ziotenetik dituen baldintza berberak izango dituela, hau da, espetxean lo egingo du, astebururo kalera atera ahal izango da, eta delitu ekonomikoengatik zigortutako pertsonen gizarteratze programa bat bete beharko du.

Lekualdatu ondoren, Cristina infantaren senarrak ez du boluntario lan gehiago egingo Don Orionen.

Urdangarin 2018ko ekainean sartu zuten preso Brieva emakumeentzako espetxean, 5 urte eta 10 hilabeteko zigorra betetzera, Noos auzian ustelkeria leporatuta.

Espetxe Zaintzako epaileak hirugarren gradua onartu dio orain gutxi.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X