Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pedro Sanchez eta Pere Aragones hilabete honetan bilduko dira Moncloa Jauregian

Bi gobernuburuek telefonoz hitz egin dute ostiral honetan eta elkarrizketa "emankorra eta adeitsua" izan dela jakinarazi dute ohar bateratu batean.
Pedro Sanchez artxiboko irudi batean.
Pedro Sanchez artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez eta Pere Aragones hilabete honetan bilduko dira Moncloa Jauregian, Espainiako Gobernuak eta Generalitateak ohar bateratu batean jakinarazi dutenez. Oraingoz, baina, ez dute datarik zehaztu.

Bi gobernuburuek telefonoz hitz egin dute gaur goizean, 40 minutuz, eta elkarrizketa "emankorra eta adeitsua" izan dela jakinarazi dute ohar bateratu batean.

Egungo egoera politikoaz aritu dira eta erronkak "elkarrizketaren bidez" gainditu behar direla azpimarratu dute. Halaber, pandemia eta ekonomia suspertzeko Europar Batasuneko diru-laguntzak ere izan dituzte hizpide.  

Bestalde, Sanchez Bartzelonara joango da datorren astelehenean, ekitaldi batean parte hartzeko.

Kataluniako prozesu independentistaren auzian zigortutako buruzagi politikoen balizko indultuei buruzko eztabaida eta ika-mika piztuta dagoela joango da Sanchez Bartzelonara.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X