Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Bake eta bizikidetzaren aldeko prozesu bat" epaituko dutela esan du Arzuagak

EH Bilduko parlamentariak azpimarratu du prozesua duela hamaika urte hasi zela, “eragile asko agertoki politiko berri bat lortzeko lanean ari ginenean, hain zuzen ere”.
3/13 sumarioko auzipetuak Auzitegi Nazional aurrean, gaur.
3/13 sumarioko auzipetuak Auzitegi Nazional aurrean, gaur. Argazkia: EH Bildu.

Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariaren ustez, gaur hasi berri den 13/13 sumarioaren aurka dago euskal gizartea. Horretan, "Halboka, ETAren fronte juridikoa", osatzea egotzita zortzi pertsona epaituko ditu Auzitegi Nazionalak.

Hala adierazi du gaur Arzuagak kazetarien aurrean, Auzitegi Nazionalak San Fernando de Henaresen (Madril) duen egoitzaren atarian.

"Ez da euskal gizartearen sufrimenduan sakontzen jarraitzeko garaia", berretsi du Arzuagak, eta deitoratu du duela hamaika urte, "prozesu politiko hau" ireki zenean, berau jada "lekuz kanpo" bazegoen, orain "askoz gehiago" dagoela. Izan ere, gogoratu du ETA desagertu zenean Euskal Herrian "bake eta bizikidetzaren aldeko prozesu bat" garatzeko oinarriak jartzen ari ziren.

Hala ere, deitoratu du "Estatuko estamentu batzuek" ez dutela errealitate berri hori ulertu nahi, eta, horren ordez, euskal familien aurkako "mendeku, errepresio eta sufrimendu-errezetak" ekartzen jarraitzen dutela.

Gainera, prozesu horretan atxilotuak torturatu zituztela eta "existitzen ez ziren frogen inguruko akusazio oso larriak" egin zituztela salatu du parlamentariak. Izan ere, akordura ekarri duenez, garai hartan "makrosumarioen kate amaigabe bat egin ari ziren, salbuespen gisa ad hoc egiten ziren makroatxiloketak egin ondoren".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X