Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itxaso: ''Antigenoak arautuz erakutsi dugu sentsibilitate soziala dugula''

Denis Itxaso en Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
Itxaso: ''Antigenoak arautuz erakutsi dugu sentsibilitate soziala dugula''
Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak ez du kontraesanik ikusten epe motzeko neurri murriztaileen eta covid-19a gripearen pare kudeatzeko estrategiaren artean: "Aurreikuspenekin jokatzea derrigorrezkoa da". Antigeno testek doakoak behar ote duten galdetuta, Itxasok dio "orekak" egin dituztela, eta prezioak arautuz "sentsibilitate soziala" agerian utzi dutela. Makroetxaldeen inguruko eztabaida "oposizioak asmatutako polemika artifiziala" dela salatu du eta gobernuaren lan erreforma berriak "euskal lan esparrua" errespetatzen duela iritzi dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X