EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu du Xabier Atristain ETAko presoari abokatua ukatzeagatik

Zehazki, Espainiak 12.000 euro ordaindu beharko dizkio preso donostiarrari eta epaiketako kostuak ere (8.000 euro) bere gain hartu beharko ditu. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren arabera, bidezko epaiketa izateko eta abokatua aukeratzeko eskubideak urratu zitzaizkion.
Giza Eskubideen Europako Auzitegia, Estrasburgon
Giza Eskubideen Europako Auzitegia, Estrasburgon. Artxiboko argazkia: Wikipedia

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak isuna ezarri dio Espainiari, Xabier Atristain ETAko presoari bidezko epaiketa izateko eskubidea eta abokatua aukeratzeko eskubideak urratzeagatik.

Xabier Atristainek Estrasburgoko Auzitegiaren aurrean salatu zuen Espainiako Estatua, 2010ean atxilotu eta inkomunikatu zutenean abokatua aukeratzen utzi ez ziotela eta orduan egindako deklarazioak kalte egin ziola argudiatuta.

Orain, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren arabera, Espainiak 12.000 euro ordaindu beharko dizkio preso donostiarrari eta epaiketako kostuak ere (8.000 euro) bere gain hartu beharko ditu. 

Xabier Atristain preso donostiarra 17 urteko espetxealdia betetzen ari da. Auzitegi Nazionalak 2013ko apirilean ezarri zion zigorra etakide izatea egotzita.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedro Sanchezek adierazi du bere emaztea eta anaia errugabeak direla eta egia gailenduko dela

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi du ziur dagoela Begoña Gomez bere emaztea eta David Sanchez bere anaia errugabeak direla auzi judizialetan, eta "denborak gauzak bere lekuan jarriko" dituela eta egia gailenduko dela. Sanchezek emaztearen eta anaiaren egoera judizialari buruz hitz egin du New Yorken emandako prentsaurrekoan, NBEren goi mailako astea dela eta.

Laura Garrido Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PPk "autogobernuari buruz" hausnartzea eskatu du, "ondo kudeatu" behar baita, "ongizatea ekarri ekartzen duen arren"

Laura Garridok EAEk dituen eskumenei eta horiek kudeatzeko moduari buruzko "hausnarketa" egiteko eskatu du, "arazoak" ditugulako eskumenak ditugun eremuetan. Legebiltzarreko PPren bozeramailearen ustez, "oso argia" da etxebizitzaren auzian, besteak beste. "40 urte daramatzagu EAJrekin eta PSErekin Jaurlaritzan, eta jarraitu dituzten politikek ez dute etxebizitzaren arazoa konpondu, haien legeek tenkarazi dute merkatua", gaineratu du.

MADRID, 22/07/2025.- La diputada de JxCat Míriam Nogueras interviene en el Pleno del Congreso celebrado este martes. EFE/Chema Moya
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kongresuak atzera bota du migrazio eskumena Kataluniako Gobernuaren esku uzteko Juntsek eta PSOEk adostutako lege proposamena                          

Podemosek lege testuaren aurka bozkatu du PPrekin eta Voxekin batera, "arrazista" dela iritzita. Horiei Sumarreko bi diputatu batu zaizkie, boto diziplina hautsita. Miriam Nogueras Juntseko bozeramaileak muturreko eskuina eta muturreko ezkerra kritikatu ditu Kataluniaren aurkakoak direla iritzita. 

Gehiago kargatu