LAN ERREFORMA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak lan erreforma onartuko du gaur, Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuen gehiengoaren babesik gabe

PSOEk eta Unidas Podemosek osatzen duten koalizio gobernuak dekretua aurrera ateratzeko gehiengo nahikoa du, izan ere, Ciudadanos, PDeCAT, UPN, Mas Pais, Compromis, Nueva Canarias, Coalicion Canaria, Teruel Existe eta PRC alderdiek alde bozkatuko dute.
Pedro Sanchez txaloka Kongresuan, Carmen Calvo eta Nadia Calviño ministroak alboan dituela
Pedro Sanchez txaloka Kongresuan, Carmen Calvo eta Nadia Calviño ministroak alboan dituela. EFE

Espainiako Gobernuak CEOE patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako lan erreforma onartuko du gaur Diputatuen Kongresuak. Ezustekorik ez bada, aldeko botoak aurkakoak baino gehiago izango dira; izan ere, Alderdi Sozialistak, Unidas Podemosek, Ciudadanosek eta alderdi txikiek (PDeCAT, Mas Pais, Compromis, Nueva Canarias, Coalicion Canaria, Teruel Existe eta PRC) alde bozkatuko baitute. 176 boto, guztira.

PDeCAT eta UPN izan dira lan erreformari babesa eskaintzen azkenak, gaur Kongresuan egingo den bozketari begira.

Bestalde, aurka bozkatuko dute PPk, Voxek, ERCk, EH Bilduk, BNGk, CUPek, Foro Asturiasek eta orain Talde Mistoan dagoen Pablo Cambronero Ciudadanoseko diputatu ohiak. Ezetzaren blokeak 173 boto bilduko ditu.

Bien bitartean, eta jada beharrezkoa ez bada ere, Espainiako Gobernuak EAJren babesa negoziatzen jarraitzen du.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Lan erreforma berriaren gakoak

Gauzak horrela, itxura guztien arabera, Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuen gehiengoa hautsiko da. Hain zuzen ere, gehiengo hori baliatu izan du koalizio gobernuak legegintzaldi osoan zehar ekimenak aurrera ateratzeko. Oraingoan, ordea, Ciudadanos sartu da ekuazioan.

Edonola ere, Espainiako Gobernuak ez du negoziazioa amaitutzat eman, eta ERCren gaineko presioa areagotu egin du azken orduetan, lan erreformarekin bat egin dezan. Hala egin ezean, Katalunian Podemosek Pere Aragonesen gobernua sostengatzeari utziko duela mehatxatu dute.

Komunen iritzian, ERCk dekretua babesten ez badu, bi alderdien arteko konfiantza hautsiko da. Ildo berean, interes alderdikoiak lehenestea egotzi diete errepublikanoei.

Kongresuko eztabaida 09:00etan hasiko da, eta eguerdirako espero da bozketa.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X