Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiak Ukrainari "datozen egunetan" arma gehiago bidaliko dizkiola iragarri du Sanchezek

Erasorako zein defentsarako materiala bidaliko dutela azaldu du Espainiako Gobernuko presidenteak, Ukrainako agintariek eskatu bezala.
Armak erabiltzen ikasteko entrenamendua Odesako (Ukraina) portuan. Argazkia: EFE

Espainiak Ukrainari "datozen egunetan" arma gehiago bidaliko dizkiola iragarri du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak, baina ez du xehetasun gehiagorik eman segurtasun arrazoiengatik.

NATOren goi-bilera amaitu ondoren, Europako Kontseiluaren bilerara iritsi denean erabakiaren berri eman die Sanchezek kazetariei, Bruselan.

Erasorako zein defentsarako materiala bidaliko dutela azaldu du Exekutiboko buruzagiak, Ukrainako agintariek eskatu bezala.

Armen kargamentua "datozen egunetan" abiatuko da Espainiatik, baina ezer gehiago ez du zehaztu, "segurtasun arrazoiengatik, noski".

Espainiak Ukrainara arma gehiago bidaltzea "aukera bat" zela adierazi du Margarita Robles Defentsa ministroak ostegun honetan.

Espainiak Ukrainara armak bidali zituen martxoaren hasieran. Orduan 1.370 granada-jaurtigailu, 700.000 metrailadore kartutxo eta metrailadore arinak eraman zituzten Poloniako mugatik gertu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X