Zupiria: "Zorpetzeak eragin du soberakina eta erreserba-funtsa da"
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, zorpetzeak eragin duela soberakina, eta erreserba-funtsa da. Zentzu horretan, "diru-bilketaren jaitsierari aurre egiteko, zorpetzea murrizteko eta inbertsio planak sustatzeko soilik" bideratzen direla nabarmendu du, eta "hori da gobernu hau egiten ari dena", gaineratu.
Aurreko astean, Jaurlaritzak 1.877 milioi euroko soberakina zuela jakin ondoren, Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan Zupiriak azaldu duenez, "pandemiaren ondorioz bizitzen ari ginen zailtasun-egoerari aurre egiteko ahalbidetu zuen Europar Batasunak zorpetzea, eta horrek erreserba-funts bat egotea ahalbidetu du". Zorpetzeak "gure gastu eta inbertsioetarako erakundeok erabili dezakegun dirua handiagoa izatea" ekarri du, horren hitzetan.
Zupiriaren arabera, baina, "diru-bilketaren jaitsiera bati aurre egiteko, zorpetzea murrizteko eta inbertsio planak sustatzeko baino ezin dira erabili soberakin horiek, eta hori da Eusko Jaurlaritza hilabete hauetan egiten ari dena".
Era berean, Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, "ez da gastu gutxiago egin osasun, hezkuntza edo gizarte politikak alorretan; alderantziz". Hala, kaltetutako hainbat sektoreri laguntza zuzenak emateko neurri bereziak hartu direla gaineratu du, eta inbertsio plan bereziak egin direla; tartean, Berpiztu plana eta erakunden arteko plan berezia. "Gainera, zorretan hartutako diru publiko hori bueltatu egin beharko da", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak desklasifikatutako dokumentuek “etsipena” eragin dute; Feijook, ordea, Juan Carlos I.a itzul dadila eskatu du
EH Bildu, EAJ, Compromis eta BNG taldeen arabera, estatu kolpe saiakeraren inguruan zeuden zalantzak ez dira argitu.
Santurtziko alkateak dimisioa ofizial egin du: "Lasai noa, jakinda beti jokatu dudala legearen barruan"
Karmele Tubillak otsailaren 12an eman zuen alkatetza uzteko erabakiaren berri, "arrazoi pertsonal, familiar eta politikoak" argudiatuta. Berriro ere oposizioari egotzi dio berak dimititzea eragin duen egoera sortzea, gogortu egin duelako gobernuaren aurkako jarduna.
EAJk eta PSE-EEk adostu dute Espainiako Gobernuari eskatzea martxoak 3ko sarraskian izandako erantzukizuna aitor dezala
Sekretu Ofizialen Legearen erreforma desblokeatzeko ere eskatu dute, eta gertakari haren inguruko informazioa eskuragarri jartzeko eskatu dute.
Bengoetxea: “Gobernua lanean ari da uda honetarako udalekuetako segurtasuna bermatzeko”
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordearen arabera, zilegi da konponbideetan parte hartzea, baina ez da arrazoizkoa besteenak blokeatzea, EH Bilduri erreferentzia eginez. Dena den, lasaitasun mezua bidali die familiei.
Gazteria Legearen erreforma urgentziaz onartzeari oztopoak jartzea aurpegiratu dio EAJk EH Bilduri
EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak koalizio subiranistari galdetu dio "zein den haren alternatiba", epeak irakurketa bakarreko prozeduraren bidez laburtu ezean.
EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari egotzi dio udalekuak arautu gabe egotearen erantzukizuna
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, Gazteria Legea 2022an onartu zen, eta arau hori "ez du garatu Eusko Jaurlaritzak". "Etxeko lanak ez egiteak", udalekuen arloa "erregulatu gabe egotea" eragin duela salatu du.
Antonio Tejero hil da, O23ko estatu kolpe saiakeran protagonista izan zen teniente koronela
Estatu kolpe saiakeraren dokumentu desklasifikatuak argitarau diren egunean jakin da Tejero hil egin dela. Estatu-kolpe saiakera egotzita, 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina, bete, erdia bete zuen.
Euskara indarberritzeko prozesuan norabide aldaketa bat proposatzen duen ‘Lurralde Estrategia’ aurkeztu du UEMAk
Estrategiak bi ideia nagusi ditu oinarrian: arnasguneen eta landa-eremu euskaldunenaren gainbehera iraultzea eta indartzeko bidean jartzea, eta hizkuntza politika lurralde ikuspegitik planifikatzea.
Javier Remirezek Montejurrari, Mikel Zabalzari eta Sanferminei buruzko dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du
Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak prentsaurrekoan adierazi duenez, "demokraziarako beti da positiboa" informazioa desklasifikatzea, "iraganeko gertaerak hobeto ulertzeko aukera" ematen baitu, "demokrazia helduei dagokien gisan". Nafarroako Gobernuak sekretu ofizialei buruzko araudi berri bat egiteko eskatu du, indarrean dagoena 1968koa baita, "diktadura frankista garaikoa".
Espainiako Telebistan indarrez sartu ziren militarrek jasotako agindua: “Lehen tiroa, airera; eta bigarrena, jotzera”
Desklasifikatutako dokumentuetako batek El Pardo unitate militarraren telefono bidezko elkarrizketak jasotzen ditu.